ituren. Inauteriak borobiltzeko Kontu Eguna izanen dute gaur Iturenen. Herriko dantzarien saioarekin hasiko dute eguna. Ondotik, herri-kirolariek, iaz bezala, egur-probak eginen dituzte (Pulunpa eskolaren alde). 14.00 aldera mahaiaren bueltan bilduko dira. Aurtengoan Maialen Lujanbio eta Agin Laburu bertsolariak izanen dituzte. Arratsaldean, berriz, Hauspolariek taldearen eskutik, dantzaldiaz gozatuko dute. Argazkia: Aitor Arotzena