bera. San Jose Zahar Etxekoek aurten ere sagardotegira bisita egin dute, zazpigarren urtez segidan, Ibardingo Mendiko sagardotegiko Ignacio Irazokik egindako gonbidapenari erantzunez. Bertako sukaldeko jaki goxoak dastatzeko eta neurrian sagardoa txotxetik edateko aukera izan zuten, mahai inguruan giro onean biltzeko adina ez dela oztopo erakutsiz. Sagardotegiko zuzendaritza eta langileak eskertu nahi dituzte. Argazkia: utzitakoa