aniz. Joan zen ortzegunean, Anizko Mendiarte elkartean GoiEner energia kooperatibaren eskutik solasaldi bat burutu zen. Berriki Baztanen aurkezturiko Energia Ona kanpainaren baitan kokaturiko hitzaldia adi-adi jarraitu zuten bertaratutako 25 lagun inguruk, Kooperatibako teknikari batek kon-tsumo kooperatibaren berri eman zuen, betiko argindar bantzaileez gain alternatiba berriak badaudela azaldu zuen, energía garbia, berriztagarria erabiliz hornitzeko alternatibak azalduz. - F.A.G. / Argazkia: utzitakoa