irurita - Joan den martxoaren 16an, Iruritako dantzariek antolatuta, Bagara! emanaldia burutu zuten Iruritako dantzariek eta Elizondoko Abesbatza Ttikik, elkarlanean. Arrakasta handia izan zuten eta bertze emanaldi bat eskainiko dute, gaur, 21.00etan, Iruritako Aranabia pilotalekuan. - F.A.G.