bera. San Jose zahar etxean bisita berezia izan zuten asteartean, Osasuna futbol taldeko kapitaina den Oier Sanjurjo. Lehen Mailara iritsi berria, Zahar Etxeak zoriondu nahi izan du. Bidenabarkoan, belaunaldi arteko proiektua martxan dutenez, Labiaga Ikastolako LHko bigarren eta bosgarren mailakoen laguntzaz elkarrizketa eder bat egin zioten. Zahar Etxekoek erran digutenez, “mutiko jatorra eta oso etxekoa benetan”. Argazkia: utzitakoa