DONEZTEBE. Joan den larunbatean banatu zituzten Doneztebeko II. Argazki Rallyko sariak. Juan Lameirinhasen argazkia aukeratu zuten Udaberria gaitzat hartuz aurkeztu ziren lanen artean; Doneztebeko etxeak goiburupean, berriz, Mikel Hualderena izan zen ederrena. Herritarrek ere izan zuten saririk. Marivi Agestak jaso zuen bertako argazkilari hoberenaren saria eta Miren Irigoienek parte-hartzaile gazteenarena. Argazkia: utzitakoa