malerreka - Doneztebeko Udalak antolatuta, herrigune historikoa eta Donamariako Erdi Aroko jauregia ezagutzeko bisita gidatuak izanen dituzte abuztuan. Bisitak larunbatetan eginen dituzte eta Doneztebeko turismo bulegotik abiatuko dira, 11.45ean. Parte hartzeko aitzinetik jakinarazi behar da, turismo bulegoan bertan edo 948 45 18 08 telefonora deituz eta 5 euro ordaindu beharko dira. - A.A.A.