bera - Udako oporraldiaren ondotik, larunbat honetan eginen dute Baztan-Bidasoko ekoizleek merkatua Ricardo Baroja eskolako arkupeetan bilduko dira, 10.00etatik 13.30era. - A.A.A.Urritzokietako bestak aste hondarrean

etxalar - Larunbatean 11.00etako txupinazoak emanen die hasiera Urritzokietako bestei. 12.00etan meza eta gero hamaiketakoa. 18.00etan txokolatea eta 21.00etan xingar jatea. Igandean, 11.00etan meza eta 13.00etan kalejira izanen dute. 14.00etan asaua eta segidan musa eta partxisa izanen dute; 17.30ean, jokoak. 18.30ean musika eta 21.00etan afaria izanen dute. - A.A.A.