bera - Euskaraldia Bortzirietan/2019 prestakuntza saioa eginen dute urriaren 15ean, asteartean 19.00etatik 20.30era Beralandetan. Herrietako eragileengana eginen duten bisita nola egin landuko dute eta Euskaltzaleen Topaguneko Ariane Usabarrena izanen da emalea. Joatekoa denak euskara@ bortziriak.eus helbidean abisatu behar du. - A.A.A.