LESAKA. Erratzak astinduz etxez etxe ibili dira aurten ere Fraindarrak, jan-edan artean dantzan eta kantan. Eguberri Egunean zendu zen Joxe Angel Zubiria oroitu dute 50. urteurrenean. Maddi Ane Txoperenaren hitzak eta Xabier Maritxalarren doinua uztartuz, bertso hunkigarriak eskaini dizkiote: zure bizipoza zure alaitasunez, zein ederra den Lesaka, zure bihotz ona gure oin ta eskuetan, dantzan ari da taupaka. Argazkia: Aitor Arotzena