- Pasa den martxoaren 7tik ateak hertsita eogn ondotik, heldu den larunbatean, zabalduko ditu berriz ere ateak Arizkunen, Bozate auzoan dagoen Santxotena parke-museoak. Xabier Santxotenak berak eta Teresa Lafraguak Artziniegan (Araba) kudeatzen duten Santxotena tailer-museoa ere larunbatean irekiko dute, 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 19.30era. Igandean, 11.00etatik 14.00etara. Langile nahiz bisitariendako segurtasun neurri guztiak betez eginen direla jakinarazi dute.