- Alarma egoera hasi zenetik zerbitzua etenda egon ondotik, berriz ere martxan da traste handien bilketa zerbitzua, hala jakinarazi du Baztango Hondakin Zerbitzuak. Altzariak, tresneria, etxetresna elektrikoak, arropa edota jostailuak jasotzen ditu Biak-Igantzi enpresak, eta trasteak biltzeko aldez aitzinetik 672045734 telefonora deitu behar da.