Ortziralean hasiko lirateke, zuzenbidean, aurtengo Elizondoko Santio bestak, baina jakina da, gainerako herrietan bezala, Elizondoko Herriak bestarik ez ospatzea erabaki zuen, eta erabaki horren berri eman zuten aspaldi. Orain, ez besten atarian, Elizondoko Herriak ohar bidez gogora ekarri nahi izan du ez dela deus antolatuko, eta “egoera lasaitu den arren, tentuz ibili beharra” dagoela, horregatik, ostatuekin bildu eta neurriak hartu dituzte.

Jakinarazi dutenez, Elizondoko ostatuek 02.00etan ateak hertsiko dituzte eta, ordura arte, “argiak piztuta eta musika apal” izanen dituzte, gainera, “kontzertu eta ikuskizunik ez dute antolatuko”, eta bertze eragileei ere gauza bera eskatu diete. “ekitaldirik ez egitea pilaketarik ez izateko eta segurtasun neurriak mantentzeko”, gainera, “birusaren ber-tze agerraldi bat galarazteko konpromisoa hartzeko” deia egin diete herritar guziei.