- Baratze ekologikoei buruzko hitzaldi bat antolatu du Bidazi elkarteak urriaren 23an, ortziralean 19.00etan Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.). Bidaurreta herrian gisa honetako baratzea daukaten Aingeru Tabar eta Mikel Etxegarai etorriko dira azalpenak ematera.

Beraien esperientzia kontatuko dute, bai hasieratik gisa honetako proiektu bat martxan emateko kontuak, baita alderdi teoriko eta praktikoak emanez ere (distantziak, errotazioak...).

Argazkien bidez emanen dituzte azalpenak, eta bistan da, galderei ere erantzuna ematen saiatuko dira.

Tokiak mugatuak direnez, parte hartzeko urriaren 19a, heldu den astelehena baino lehen izena ematea beharrezkoa da info@bidazi.eus helbide elektronikora idatziz, edo Bidaziko Whatsappera (640 966 340) bidaliz.