50 urte bete ditu aurten Baztan Ikastola Udal Eskola Publikoak. Urteurrena ospatzeko bidean hainbat ekimen martxan daude eta horietako bat, duela egun guti argitaratutako bideo bat izan da. Hamarnaka argazkiz osaturiko bideoa da, bertan Baztan Ikastolatik iragandako ikasle, irakasle eta gurasoak ageri dira. Ehunka lagun izan dira Baztan Ikastolaren parkeko eraikineko paretan margotua dagoen 50. urteurreneko logoaren aitzinera hurbildu eta argazkia atera dutenak. 1970ean, Baztan Ikastola sortu zenean lehenbiziko ikasleak izan zirenetako batzutik hasita, gaur egungo ikasturtean institutuan hasi direnetara, dagoeneko jubilatuak dauden irakasleetatik pasata, gaur egungo irakasleetara, baita orain Baztan Ikastolako ikasle direnak ere, beren gurasoek lagunduta. Aunitz urtez Baztan Ikastola!