Terrorismoaren aurkako borroka indartzeko argudiopean Pirinio Atlantikoetako Prefeturak ortzegunean Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide hertsi zituen. Pasabide horiek erabiltzen dituzten inguruko herritarren eguneroko bizimodua guztiz baldintzatzen dutela salatzeko eta mugak berriz ere irekitzeko eskatuz hainbat elkarretaratze egin ziren atzo, tartean, Zugarramurdi eta Sara elakrtzen dituen Berruet bentan. Hamarnaka lagun bildu ziren protestan.