Elizondoko San Pedro baselizeko teilatua konpontzeko lanak hasi dira. Aspaldidanik ez da baseliza erabiltzen eta urteen poderioz teilatuaren egoerak nabarmen makurrera egina zuen erortzeko arriskua areagotuz, hori dela eta, Elizondoko parrokiak baselizeko teilatua konpontzeko lanak abiatu ditu. Eliztarrek egindako ekarpenak ere baliatzen ari dira teilatua konpontzeak dakartzan gastuak finantzatzeko.