Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza inguruko espaloiak harlauzez egindakok dira eta denboraren poderioz harlauza batzuk egoera txarrean zeuden. Batez ere adineko jendeak gaizki zeuden harlauzekin estropezu egin eta zauritzeko zegoen arriskuaren aitzinean, Baztango Udalak espaloiak konpontzeko lanak bere gain hartu ditu. Lana Reformas Miguel Angel Perez Mindeguia enpresak egin du.