Larunbat eguerdian Udaberriko kontzertua eskaini zuen Elizondoko Recreo Musika Bandak. Pasa den urteko Santio bestetan Pello Etxebestek Rosa Mary Sanchezei lekukoa hartu zion bandaren zuzendaritzapean eta lehenbiziko kantua zuzendu zuen. Dena den, larunbatekoa izan zen Elizondon finkaturiko zuzendari lesakarrak osotasunean Recreo Musika bandaren kontzertua zuzendu zuen lehenbiziko aldia.