BORTZIRIAK. Arantzan inauteriak ospatuko dituzte ortzegunetik larunbatera. Ortzegun goizean, Mozorro xuriek Primitibo ostatuan gosalduko Ondotik eskolara ohiko bisita eginen dute musikariekin. Segidan Azkilarrea, Aientsa, Eguzkialdea eta Bordalarrera joanen dira. Gauean Mozorro Xuriek Primitibon afaria. Ortziral goizean gosaldu eta herrian barna ibiliko dira eskean. Eguerdian mozorroen bazkaria Burladan. Arratsaldean poteoa. Gauean emakumeen afaria Burlada jatetxean eginen da eta Aterpen Mozorro Xuriek antolatutako bertso afaria izanen da, Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Modestorekin.
Larunbat eguerdian Mozorroen bazkaria Pabloenea jatetxean. Arratsaldean haur mozorrotuen desfilea. Ondotik berendua. Ilunabar aldera herri kirol desafioa frontoian. Gauean afaria Ekaitzan. Ondotik Hobaneuke taldearekin dantzaldia izanen da Gorapean.
Igantzin, ortziralean 10.00etan mozorroak elkartu eta Berrizaun auzora joanen dira eskean hasteko. 14.00etan bazkaria Allinean. 15.30ean herrian eta Sarrola aldean eskean. Arratsean afaria Biltokin.
Larunbat goizeko 08.00etan elkartu eta Irisarri auzotik hasita, herri bazterreko bertze auzoetan ibiliko dira gazteak. 16.00etatik aitzinera haurrentzako jokoak, berendua eta kalejira izanen dira. Arratasldean haurrentzako musika eta boletoen zozketa. Gauean, gazteek afaria La Villa jatetxean. Gauerditik aitzinera musika izanen da.