bera - Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoako XXXII. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu ortzirale arratsaldean Berako Kultur Etxean. Guztira 182 lan entregatu dira.

A mailan, (10 urte arte), lehen saria Lesakako Hegoi Arrieta Silveirak eskuratu du, Janari onena lanarekin. Bigarren saria, Sarako Unax Aizpurua Ibargaraik eskuratu du Gure Txokoa taldea lanarekin.

B mailan (11-14 urte), lehen saria Berako Axuri Zapiain Arlegik eskuratu du, Nire bizkotxoa bertso-xortarengatik. Bigarren saria Arantzako Ekai Madariaga Apaolazak lortu du, Maiatzeko azken egunak lanarekin. Sarako Haira Aizpurua Ibargarairen Egun berezi bat bazela gaur lanak aipamena jaso du.

C mailan (15-18 urte) lehen saria Lesakako Iratxe Muxika Carrionek jaso du Sekretupean bertso-xortarengatik eta bigarren saria Etxalarko Etxahun Azkarraga Fernandezek, Mobilaren ondorioak lanarengatik.

Sari nagusia Irunera D maila nagusian (18 urtetik goiti), Irungo Manu Goiogana Bengoetxea nagusitu da, Ispiluko ustezko gizon zis hetero zuri, ez-gizen diruaski horri bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu du Egin apustu lanarekin. Egoitz Zelaia irundarrak ere epaimahaiaren aipamena jaso du, Isilik dauden ahotsak lanarekin.

Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek eta gaztetxoek antzerkitxoak eskaini zituzten, batzuetan musika eta guzti, eta ondotik, partehartzaileentzako berendua izan zuten Beralandetan.