bera - Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan. Ortziralean 20.00etan txupinazoa bota eta goxokiak banatuko dituzte. Ondoren, kalejira eginen dute erraldoi eta buruhandiekin. 20.30ean bertso-poteoa eginen dute Bortziriak, Gernika eta Barakaldoko bertso eskolekin. 22.00etan suzko zezena aterako da.

Larunbatean 10.30ean plater tiraketa izanen da. 14.00etan auzo bazkaria izanen dute Uraldea karrikan, zikiro jatea. Txartelak Purienean eta Bidaxka, Kataku, Lixoia, Xuga, Ikuilu ostatuetan salgai daude, 20 eurotan. 17.00etan haurrentzako bizikleta lasterketa eginen dute eta ondotik berendua. 22.00etan suzko zezena.

Igandean 11.00etan meza. 12.00etan euskal dantzak Altzateko plazan eta erraldoiak eta buruhandiak. 16.00etan haur jolasak izanen dituzte. 18.00etan hip-hop emanaldia. Ondotik eginen dute ostatu eta komertzioen saskiaren zozketa. - A.A.A.