urdazubi - Urdazubiko Kon¬trabandisten Lasterketak al¬daketak izanen ditu aurten. Urte aunitzetan Salbatore bestetan, larunbatarekin giten zen, baina duela urte gutti besten aitzienko asteburura pasa zuten. Aurten, berriz ere data aldatzea erabaki dute, urrian eginen baita. Halere, data aldatzeaz gain, aldaketa sakonagoa ere prestatu dute, izan ere, orain arteko lasterketak 16 kilometro eskas zituen, eta egokitu egin dute, hemendik aitzinera maratoi erdia izatera pasako delarik. 21,47 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibela duen ibilbidea prestatu dute Urda¬zubiko Gazteriak eta Urdazu¬biko Udalak Kontrabandisten Lasterketa berriturako.

Luzeegia irizten diotenendako bertze aukera bat ere proposatzen dute, gainera, kontrabandisten gisara, gauez. Mendi maratoi erdia urriaren 20an, igandearekin eginen bada, bezperan, larunbat arratsean Gaueko lanak izeneko lasterketa burutuko dute. 19.45ean abiatuta, 9 kilometro eta erdi luze eta 500 metroko desni¬bela duen ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Oraindik hilabete batzuk falta badira ere, izena emateko aukera izanen da laster. Informazio gehiago naho izanez gero, aran-txa@sport-madness.es helbidera idatzizeskatzen ahalk oda. - F.A.G.