¿Qué hacía Carlos García Adanero el otro día leyendo en euskera ante los periodistas del Parlamento? ¿Qué significa que el portavoz de UPN hablara 18 segundos en vascuence ante todo el mundo? ¿Era un guiño que anunciaba que comenzará a aprender euskera? ¿Un gesto de reconocimiento por la grave situación que atraviesan los euskaltegis de Navarra? ¿O el anuncio de su rebelión contra la opresión de los cascos de la traducción simultánea? No lo sé, pero, si lo utiliza así García Adanero, servidora también: komunikazio hutsa ez den beste zerbaitetarako. Adanerok -nola ez- Bilduren kontra argudiatzeko beste behin. Eta nik, euskaldun askok bezala, Nafarroan pairatu behar dugun egoera zentzugabea gogora ekartzeko eta, bereziki, hauxe azpimarratzeko: milaka lagun helduak euskaldundu gara azken hamarkadetan, erakunde publikoek bete ez duten funtzio honen parte handi bat euskaltegi pribatuek bete dutelako. Gaur egun, euskarak lortu duen hiztun kopurua eta, hein handi batean, gizarte errekonozimendua, horretan datza. Baina 2012tik gaur arte, arlo publikotik jaso duten dirua zero izan da. Gutxi zen aurrekontuan zegoena -245.000 euro- baina hori ere ez dute eskuratu. AEK eta IKA kasuei, gehitu irakaskuntzan D ereduak jaso berri duen eraso bortitza; gehitu euskaraz lan egiten duten hedabideen egoera latza eta, horrekin guztiarekin, konklusioa atera. Nola da posible euskara bizirik mantentzea?, galdetzen dute soziologoek eta adituek. Gizarte honek duen indarra eta kemenean dago erantzuna. Larunbat honetan berriro ikusiko den bezala, euskarak eskubide, baliabide eta errespetu guztiak behar ditu, ez mutu eta ikusezina bizi, nafar gobernutik nahi duten bezala.

Euskararen historiak, benetakoa bada, kokatuko du bakoitza bere tokian. Ez dut uste UPNko buruzagiak, Adanero barne, alderdiak euskararekin egiten ari denaz harro daudenik, ez baita harro egoteko modukoa. Banago ni, Adanerok ere euskara menperatu nahiko luke. Ez dezala utzi gerorako, euskaltegietan tokirik badago.