Sabino Arana Fundazioak (SAF) argitaratutako azken Hermes 82 aleak pentsamendu-historia aldizkariak Euskaltzaindiak eta S.A.F-k antolatutako Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk mintegiaren txosten eta ekarpenak bildu eta aztertu ditu migratzaileek eremu geografiko eta kultural ezezagun batean bizitzean aurkitzen dituzten aukerak eta zailtasunak, bereziki hizkuntzari, kulturari eta integrazio-prozesuei dagokienez. Ale interesgarria zinez, bai.
Bertan, ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek eta migratzaileen hainbat elkartetako ordezkariek hausnarketak eta kezkak azaldu dituzte eta, haiei esker, aukera bikaina etorritakoen zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko; alabaina harrerako herrialdearekiko eta hizkuntzarekiko konpromisoa ere azaleratu nahi dute gurera etorritakoek, aberastasun pertsonal eta kolektiborako iturri gisa. Zenbaki honetako edukiek gure hizkuntzaren ustezko atzeraldia migrazioari egozten dioten mito faltsuak baztertzen ere lagundu dute. Ondokoek parte hartu dute: Shershneva, Ikuspegi migrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria eta EHUko irakaslea; Eduardo Ruiz Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Liván Usallán Soziologioa; Xabier Aierdi bezala; Eguzki Urteaga, Mario Zapata, Iker Barbero eta Alberto Galindo EHUko irakasleak, baita Larraitz Zumeta ere Ikuspegi behatokiko eta Emakume Migratu Feministak-Zaintzaileak Elkarteko kidea, Aleksandra Zak Poloniako euskalduna, eta Boubacar Diouf Senegalgo euskaldunak.
Haiei esker, Euskadiko mapa linguistikoaren gaurko ikuspegia eskaintzen zaigu eta etorkizuneko erronkak erakutsi hizkuntza finkatzeko xedez ikusmolde zabal eta itxaropentsua landuz. Gainera, Nerea Melgosa Berdintasun Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari elkarrizketa interesgarria egin dio Kike Santarenek. Frisch suitzarrak gogoratu duen bezala: «Langileak eskatu eta pertsonak etorri». Eta amaituz, Txema Monteroren gogoeta fiña Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren kariaz. Ale bikaina guztiz honoko 82ale hau zinez, aurrera beraz, Hermes.