Azkenaldian laguna dudan José Luis Uriz nafar sozialistak lerro esanguratsuak utzi dizkigu bere kezkak azalduz. Bat egiten dut bere gogoetekin. Zoritxarrez arrazoia dauka. Nik neuk, berak bezala, diktadura eta frankismoa ezagutu eta pairatu nituen krudelki. Bi alaba ditut eta lau biloba, eta kezkatua nago. Eskuin muturra Espainian ate joka ari da urratsez urrats botere esparruak bereganatuz. Uste dut demokrata guztiek oso serio hartu beharko genukeela honoko hau. Aitortzen dut honek odola irakiten jartzen didala eta bizkarrezurra hotzikaratu.

Jada lortu boterea hainbat udaletan, eskualdeko gobernuetan, korporazio handien goi-mailakoetan, botere judizialaren zati batean eta komunikabide askotan. Geratzen zaien helburua Espainiako gobernua da, Espainiako gobernuaz jabetuz. Jada ez dute maskararik janzten, ez baitute beharrik. Lotsagabeki esaten digute ahal badute PP eta VOX elkarrekin gobernatuko dutela egitasmo erradikalenarekin. Balizko gobernu beldurgarri berri horrek ukazio mota guztiek -klima aldaketa, genero berdintasuna, immigrazioarekiko irekitasuna, giza eskubideen errespetua- eta botere absolutua izango lukete.

Zergatik gertatu da hau, nola da posible gizartea hainbeste aldatu izana? Etsai oso boteretsuak ditugu aurrean, eta gero eta gehiago batuago daude helburu komun batekin: gobernua osatzea nola edo hala. Arriskua erreala da. Gorago esan dut lau biloba ditudala, Leire eta Enara bi alaben seme alabak dira, hala nola Noa 13 urtekoa, Natale 11, Eki 5 eta Kai 3. Bizitza osoa dute aurretik. Nik batzuetan idatzi izan dudan bezala ni neu “bizitu izan naiz jada” baina ez dut nahi, berriro diot, ez dut nahi, nire lau bilobek beraien aitonak (ni neu, Joxek) eta beraien birraitonak (nire aita Inosenek) ezagutu genituen garai politiko guztiz ilunak ezagutzea. Ez dut beraien begietan malko-sufrimendurik ikusi nahi.

Ez dut nahi Abascal, Figaredo edo Tellado bezalako astapotro mespretxagarriak ezagutu ditzaten gobernuan. Garaiz gabiltza oraindik. Lanera beraz. Kezka.