utinek Ukraniaren aurka egindako erasoa nazioarteko zuzenbidearen urraketa argia da. Eta, batez ere, ekintza zentzugabea baina hotz-hotzean kalkulatua, mundu-gerra bat eragiteko gai dena. Munduko agintari nagusiek, Putinengandik hasita, badakite. Eta horra hor denak, benetako tronu-joko bihurtutako diplomaziaren taulan eserita, faltsu galantak... Gerra-hizkera zinismoarekin primeran moldatzen ohi da, gizakiaren instinturik oinarrizkoenak eta intimoenak astintzen ditu epikaz eta faltsukeriaz betetako erretorikarekin: suntsipen handiko armak Iraken aurkako gerra hasteko, Mendebaldeko Saharako nortasuna marokoarra da, hona hemen Errusia nazien eta drogazaleen gobernuaren uztarriaz Ukrania askatzeko prest eta abar luze bat. Testuinguru honetan, pragmatismoa lege bihurtzen da, realpolitik deritzonak bere arauak inposatzen ditu eta gezur handiak txiki bihutzen dira. Ez delako moraltasun kontua, geoestrategia eta boterea kontua baizik, letra guzirekin. Horregatik, Europa Zaharrako ekialdean gogor lehertu den gatazka aurrean, zeharka baina inolako disimulurik gabe, Txina begiratzen ari gara denok. Baina hau beste istorio bat da... Ze gaur azpimarratu nahi dudana are nabarmenagoa den: krisi humanitario berri baten atarian gaude, zeinak asmo onez betetako hitzak edo keinuak baino askoz gehiago behar dituen. Datu ofizialen arabera, 200.000 pertson inguru izan dira jada Ukraniatik alde egin dutenak, barne-desplazatuak gehitu gabe. Gerla aurrera badijoa, babesa, asiloa eta harrera beharko duten kaltetuak milioika zenbatuko direla dirudite ere. Herrialde mugakideen elkartasun-uholdea goraipagarria izaten ari den arren, Europak ez duela oraindik Asilo-Politika komunik ezarri eta halako ardura Giza Eskubideen aldeko erakundeen esku gera-tzen dela gogorarazten behar da. Tira... bost axola lehen aipatutako reapolitik-partida nork irabazten duen behin eta berriz betikoek galtzen dutelako: jendea.

Napoleonek esana: Ez dago plan militarrik errealitatea iraungo duenik. Gerra madarikatuak...