Zirrikituetatik begira

50 urte

18.03.2022 | 00:56
50 urte

Urteak betetzeak norberaren bizi-tzaren zehar ikuspuntu poliedrikoak izaten ditu edo ditzake. Haur txikia, edota nerabe koskorra zarenean presa berezia duzu koskortzeko, heldutxoa izateko, adin gehixeago dituztenak inbidia puntu ezkutu bat sor arazten dizute.

Ohian luze-sakon batean zehar ahazten dituzu inbidi malapartatu horiek. Urteak aurrera arinegi doazelakoan balirudikezu, kezkagarri agian, zahartzen arituko ote naiz? Orain dela lau hilabete "Preu" bere garaian egin genuenok garai urrun haietako lagunarteko adiskideen eta eskola-kide ohien arteko elkarteratzea, antzinako ikastetxeari bisitatxoa eta bazkaritxo ospatu genuen hirurogeiren artean. Bere garaian 17-18 urte genituenok gaur 68. Batzuen ba-tzuk zenduak, asko lurralde ezberdinetan beraien bizitza eramaten edo eraman nahian. Txarteltxo bat paparrean bakoi-tzak bere izen eta abizenekin elkar ezagutu ahal izateko mende erdiaren ondoren (batzuen batzuk noizean behin kalean zehar ikusitakoak ezagunak beste guztiak ez) nahiz eta "pupitre" berean eserita egon urte batzuen ondoren gaur egun erabat ezezagunak. Une hunkigarriak, oroitzapenak, gogoetak, pasadizoak, gertakizun alaiak eta ez hainak. Izan zen norbait etorri nahiari uko egin ziona hain xaharrak, baldartuak eta ajeekin ez ikusteagatik bere aspaldikoak, argazki zaharrak nahiago zituenak hain zuzen, nostalgiko malapartatua bera. Ospatu behar etorkizunean horrelakotxoren bat, baina noiz? Baikorrak hogei urte barru, ezkorrak hurrengoan, nirea gailendu, hiru barru.

Etxeruntz argi izpi apelaezina, ez baita tamalgarri edo penagarria urteak betetzea behin eta berriro, ez betetzea baizik, bizi-tzaren etetea ezagutzea baizik. Gogoan dut aita zenaren, Inosenen mandatua: urtea betetzeak gozamena da Joxemanuel edota "urte askotan txapela kaskoan", zeren beste guztia zakurraren zaunka eztul antzua da ilunaren gauean.

Aita Inosen jaunak berea hartu zuen bere agindu bera, 99 urte betetzear itzali bai-tzen. Bizitzaren ilusio, indar eta nahiak.

noticias de noticiasdenavarra