Amaia Lejarreta Onaindia (Durango, Bizkaia, 1983ko apirilaren 23a) artista plastikoa eta makilatzaile profesionala da. Bere ikasketak goiz hasi zituen: batxilergo artistikoaren alde egin zuen, eta ondoren Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean pinturanespezializatuz. Makilaje mundura salto egin zuen gero, eta hainbat ikastaro egin ondorenirakaskuntza lanetan aritu zen Bilboko MakeUpCamarena estudioan. Nahiz eta kosmetika sailean urte asko eman, bere proiektu berrian burubelarri sartu zen 2020an, eta gaur egun bere etxean, Durangon, duen estudioan sormen saioak eskaintzen ditu haur, gazte eta nagusien-tzat. 2016an Pure Feeling izeneko lehen erakusketa aurkeztu zuen bere herriko Napozt tabernan. 2019an, berriz, Barañainen, Akelamendi tabernan, Akuarelak izeneko bigarren erakusketa egin zuen. Aurrera pausu handiena 2021ean eman zuen: Durangoko Arte eta Historia museoan Gogoratzen erakusketa aurkeztu zuen. Hainbat performance egin ditu bizkaialdean beste artista batzuekin elkarlanean. Bilboko Imaginauta artista plataforman estreinatu zen zuzeneko disziplina honetan Bilborocken, eta gaur egunera arte beste artista batzuekin batera kolaborazio lanak egin ditu, beraien artean, Anat Moss-ekin, BWall Collective Girls emakume artista desberdinekin, Imsonmia musika taldearekin, Estrella Electronica DJ-arekin, Nerea Aizpurua musikariarekin eta baita Imanol Agirre idazlearekin ere. Berarentzako artea eta bizitza eskutik doaz. Zuzeneko emanaldiak ditu gustuko, bizitza efimeroa den moduraperformancen bitartez hori azaleratu nahi du, eta horretan dabil gaur egun ere.Orain, Erro izena duen ikus-entzunezko pieza laburra sortu eta zuzendu berri du. Janire Etxabe, Jon Mendizabal eta Ines Osinagarekin batera bere ibilbide artistikoan pausu berri bat emanaz. Horrez gain, Erro-ren alaba den Mada zuzeneko performancean lanean dabil Janire Etxabe dantzari bertikalarekin. Bere burua esploratzailetzat du eta bide berriak jorratzea da gehien maite duena.
Amaia Lejarretaren kultur gomendioak:
Abesti bat: Hiru abesti, hiru momentu. Margotzeko, Liberation, Harold van Lennep-ena. Bihotza biguntzeko, Nadia Reid-en The arrow and the aim. Eta, azkena: Itzuliko naiz, Momak taldearen abestia, bideoklipean parte hartu nuen eta oroitzapen politak gordetzen ditut.
Musika talde bat: Izaki Gardenak
Liburu bat: Amaia Barrenaren Un melón en la maleta.
Antzezlan bat: Janire Etxaberen Atxine. Hilabete hauetan ikusgai izango duzue!
Film bat: Paul Urkijoren Irati.
Kultur espazio bat: Durangoko Plateruena.