“Inkontzienteki edo kontzienteki, beti saiatzen naiz musika eta antzerkia uztartzen”
Idoia Tapiak musikari bezala izan ditu bere hastapenak taula gainean, baina gaur egun antzerkira zuzendu du bere sormena. ‘Alter Nation’ izeneko konferentzia performatiboa da aurkeztu berri duen lana; bertan, identitate nahasmendu disoziatiboaren gaitza ardatz hartuta, hainbat pertsonaia interpretatzen ditu gailu elektronikoez lagunduta ahotsa distortsionatuz
Ahots efektu artifizialak iker-tzen hasi izen Idoia Tapia (Iruñea, 1998) antzerki ikasketekin zebilen bitartean. Esplorazio lan horretan ideia bat okurritu zitzaion: buruko gaitz baten arazoa azaleratu, konferentzia berezi baten bitartez. Estreinatu berri duen lana Oreretan eta Iruñean izango da ikusgai maiatzaren 17 eta 29an, hurrenez hurren.
Zer deskubrituko du ikusleak ‘Alter Nation’ ikustera hurbiltzean?
Pertsona kurioso bat deskubrituko du, ahots efektuekin jolasean dagoena. Eta, norbaitek ez badaki ere, deskubrituko du nola funtzionatzen duen pixka bat identitatearen nahasmendu disoziatiboak. Pertsona askok sufri-tzen duten gaixotasun bat da. Ikusleak Idoia Tapia ikusiko du jolasean neurodibergentzia horren aspektu jostagarriekin, eta ez horren jostagarriekin. Horrez gain, seguru aski, informazio pixka bat ere eramango du etxera, horren inguruko ezer ez bazekien lehenago.
Aipatzen duzun gai hau ahotsarekin jolasean hasi zinenean sortu zen, baina nolakoa izan zen sormen prozesua?
Hau guztia nire arte dramatikoko gradu amaierako lanean kokatzen da. Bertan, proposamen eszeniko bat egin behar nuen, ikerketa bati lotua. Hortaz, nire ikerketa, berez, ahots efektu artifizialak erabiltzea zen. Ni musika munduan aritua naiz abeslari moduan, eta mundu horretan gailu batzuk deskubritu nituen: autotune eta horrelako ahots efektu desberdinak. Hauen erabilerak intriga-tzen ninduen eta oso iradokitzailea egiten zi-tzaidan antzerki mundura ekartzeko; ez hainbeste abesteko, baina bai ze aukera ematen zituzten dramaturgia bat sortzeko. Hortaz, nire ikerketa hori izan zen: ahots efektu artifizialak erabiltzea pieza eszeniko bat sortzeko. Esplorazio lan horretan, nik ez nekien zer kontatu nahi nuen, baina banekien ze materialekin edo zeren bitartez kontatu nahi nuen. Sormen prozesua esplorazio eta jolasa izan zen; eta hortik pertsonaia batzuk, niri iradokitzaileak egiten zitzaizkidanak, azaldu ziren. Asko estereotipoetatik eratorriak ziren: ahots grabe batek gizon batekin lotu nau, ahots fin batek haur batekin edo emakume oso feminizatu batekin, etab. Pertsonaia batzuk finkatuta nituela konturatu nintzen, egunero ateratzen zirelako pertsonaia berdinak. Bat-batean, egun batean entsegu gelan ni bakarrik nengoela, esan nuen: “Ematen du nortasun anitza daukadala”. Beraz, nahi gabe agertu zen gai hori.
Musikaren mundutik zatoz, nahiz eta gero ikasketak arte dramatikoaren inguruan egin dituzun; baina, bi mundu horiek batzearen nahia izan da obra hau?
Guztiz. Uste dut inkontzienteki edo kontzienteki, beti saiatzen naizela bi munduak batzen. Nire baitan dauden bi pilare horiek nola batu. Asko interesatzen zaizkit musika eta antzerkia. Bi mundu horiek uztartzea.
Horrelako lan bat ez da zerbait ohikoa. Sorkuntza prozesu horretan egon zinenean, noiz ikusten edo sentitzen duzu zerbait aurkezgarria duzula publikoa aurrean?
Momentu batean zerbait aurkeztu behar nuen. Presio hori baneukan pixka bat, kar-kar. Egia da hortik tiratu nuela asko. Puntu bat heldu zen non forma bat eman behar nion lanari. Nahasmendu baten inguruan hitz eginez, deus jakin gabe, aditua izan gabe. Prozesu bat ere izan da nahasmendu hau ezagutzea. Horrela heldu nintzen konferentzia performatibora, aukera ematen didalako gaia distantziatik begiratzeko eta azalpenak nire “ezjakintasunetik” emateko.
Hortik dator eman diozun izena, imajinatzen dut, konferentzia performatibo izen hori, ezta?
Bai, hori da. Baina, gerta daiteke publikoko pertsona batek ikustea eta ez konektatzea hainbeste konferen-tzia honekin. Ez ditut proiekzioak erabiltzen, baina bai badu zerbait diskurtsiboa, ni azalpenak emanez publikoari zuzenean. Konferentzia performatiboa zehazki zer den aztertu beharko litzateke. Azkenean, gauza asko barneratzen ditu lanak. Agian, batzuentzat, antzezlan bat besterik ez da.
Lan honek gaixotasun honen inguruan gehiago jakitera eraman zaitu?
Bai, guztiz. Azkenean gai honen inguruan nituen erreferentziak fikziotik zetozen; pelikuletatik, adibidez. Baina, noski, fikzioa zen. Gero, hainbat gauza irakurri eta aurkitu ditut gaixoen testigantzetatik tiraka, adibidez. Konturatu nahiz, fikzioak lizen-tzia asko hartzen dituela. Konturatu nahiz zein-tzuk diren parte ilunak eta horietan ere pixka bat sartu naiz. Egia da esen-tzia jostagarria hartu dudala. Gauza asko umoretik egiten ditut lanean.
Sortutako pertsonaia bakoitza muturrera eramaten saiatu zara edo ez dira hain erradikalak?
Egia da estereotipoekin asko jolastu dudala. Ahotsarekin jolasteak nonbaitera eramaten zaitu; momentu batean zure burua gizon baten ahotsarekin entzuten duzunean ideia estereotipatu batzuetara bultzatzen zaitu. Saiatu naiz muturrak bilatzen: gizona oso gizona da eta emakumea oso feminizatua. Niretzat interesgarrienak ziren muturrak edo nire ahots propiotik urrunen zeuden ahotsak bilatzen saiatu naiz.
Nolakoak dira trantsizioak ahotsen artean?
Neurodibergentziaren barruan gai ba-tzuk interesatu naute, eta horietako bat identitate aldaketak izan dira. Hor pixka bat esperimentatzen dut, modu desberdinak agertzen dira obran zehar, baina nik uste dut hobe dela ikusleak deskubritzea. Horrekin asko jolasten dut: nola agertzen diren, nola izan daitekeen modu erraz batean edo nola gero errealitatean berez gerta-tzen diren.
Eta tartean musika ere badago?
Bai, musikak lagundu nau zirrikitu ilun horietan sartzen. Hausnartzeko momentu bezala erabiltzen ditut abestiak eta baita obrak erritmo aldaketak edukitzeko.