LESAKA. Maiatzaren lehena nazioarteko ospakizuna da, Mendebaldeko estatu guztietan ospa-tzen da hiru hauetan izan ezik: Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Andorran.
Gaur egun ospatzen den Maia-tzaren lehenak 1886ko Maiatzaren 1ean du jatorria.
1886ko Maiatzaren batean Amerikako Estatu Batuetako hiri aunitzetan greba bat hasi zen 8 orduko lanaldia eskatzeko.
Chicagon fabrika aunitz zeuden eta langile asko bizi ziren bertan.
Langile gehienak greba horretan parte hartu zuten.
Grebak egun batzuk iraun zituen eta pertsona aunitz hil ziren eta beste aunitz espetxeratu zituzten. Guzti horren ondorioz 6 pertsona epaitu zituzten istiluen erantzule zirela erranez: 4 urkatu eta 2 bizi guztirako kartzelara kondenatu zituzten.
1889an II. Langileen Internazionalaren kongresuak mundu osoan lanaren eguna ospatzea erabaki zuen. Espainian eta Euskal herrian 1890 aldera hasi ziren egun hori ospatzen.
Urte haietan Chicagora milaka nekazari etorriak ziren ferrokarrilean lan egitera eta ehunka langile pilatuak bizi ziren etxola txikietan. Hortaz gain mundu guztiko etorkinak biltzen ziren hirian. Pertsona horien lan baldintzak hagitz kaskarrak ziren eta 18 orduko saioak egiten zituzten egunean. 1886ko maiatzaren batean langile klaseak 8 orduen aldeko greba egin zuen. Zortzi orduko lana, zortzi orduko atsedena eta nahi dugun edozertarako zortzi ordu izaten hasteko eguna. Hori zen langileen eskaera nagusia.
Zenbait ugazabek onartu zituzten lan aldarrikapenak baina beste zenbaitek ez eta poliziari dei egin zioten langileen aurka joateko. Manifestapen haietako batean poliziaren aurka jarritako bonba bat lehertu eta polizia bat hil zen.
Hilketa horren errua grebak antolatu zituzten langileen ordezkariei leporatu zieten. Sei pertsona epaitu zituzten eta lauri heriotza zigorra ezarri zieten eta biri betirako kartzela. Chicago martiriak izenez ezagutzen dira langile horiek eta bere omenez maiatzaren lehena ospatzea erabaki zuten.