Badirudi gazteek modu desegokian erabiltzen dituztela sare sozialak. Erabilpen egokia emateko bi eredu aurkeztu daitezke, ona eta txarra. Batetik, Paz de Ziganda ikastolak edo edozein elkartek egiten duten erabilpena eta bestea berriz, hainbat gaztek erabiltzen duten modua.

Gehienetan gazteek gaizki erabiltzen dituzte sare sozialak. Adibidez, Tuentia txateatzeko erabiltzen dute askotan besteei buruzko kritikak eginez, edo Facebookera gaitzak sortu ditzazketen bideoak, argazkiak eta datu pertsonalak igotzen dituzte. Baina erabilpena ez da beti okerra, urrun dauden pertsonekin komunikatzeko ere erabiltzen dituzte, kultura desberdinetara gerturatuz.

Erabilpen hau berriz, oso desberdina da. Facebooka, adibidez, ikastolaren heziketa sistema eta hizkuntzaren garapena erakusteko erabiltzen da. Irteeren eta proiektuen albiste eta argazkiak zabaltzen dira gurasoek hauen berri izan dezaten.

Zein uste duzu zuk dela erabilpen egokia? Paz de Ziganda gure ikastola ezagutu nahi baduzu sartu gure Facebookean edo http://zigandaleihotik.blogspot.com.es/ blogean. Bideoak eta argazkiak ikusi ahal izango dituzu eta zure iritzia emateko aukera izango duzu baita ere.