Gure ikastetxeko baratzea
Eskolako baratzea, ikasketa prozesua gelako lau hormetatik haratago zabaldu, aktiboa bihurtu eta kooperazioa lantzeko aukera ematen digun tresna da
larraintzarreko Ikastetxea nekazal inguru baten barruan kokatua dago. Horrela bada, ikastetxea gizartearen isla izanda, bertan ere aspaldidanik martxan dagoen proiektua da baratzearena. Ikasleek oso gustukoa duten proiektua, hain zuzen ere.
Ikasketa prozesua gelako lau hormetatik haratago zabaldu, aktiboa bihurtu eta kooperazioa lantzeko aukera ematen digun tresna da. Beraz, jarduera ikertzaileak egin, talde lana sustatu eta globalak diren hainbat gai lantzeko hezkuntza-baliabide bikaina da. Hala nola: elikadura, bizitzaren zikloa, eguraldia, baloreak, ?
Ikastetxea goitik behera eta ezkerretik eskuinera gurutzatzen duen baten aurrean gaude. Goitik behera zeharkatzen duela esaten dugu, gure baratzean ikastetxeko partaide diren estamentu guztien parte hartzea ematen delako eta ezkerretik eskuinera, ikastetxean lantzen diren arlo desberdinak indartzeko aukera ematen duelako.
Nork erabiltzen du? Proiektu honen erdigunea eta protagonista dudarik gabe ikaslea da. Gehienbat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, baina DBH-ko ikasle batzuek ere baratzea erabiltzen dute. Nekazal eremua izanagatik,asko dira etxean baratzerik ez dutenak eta baita bere lehendabiziko letxuga eskolan landatzen dutenak ere. Baina arestian erran bezala, ikasle hauen inguruan pertsona gehiagoren lana dago: irakasleak, gurasoak, udaletxeko langileak eta zonaldeko jubilatu batzuk ere lan handia egiten dute bertan. Azkeneko hauen parte hartzea goraipatzekoa da, baratze kontuetan bere jakinduria eta eskulana partekatzeaz gain, jubilatuak eta ikasleak elkartzerakoan oso atmosfera aberasgarria sor-tzen baita.
Zertarako erabiltzen da? Ikasgai desberdinetako edukiak lantzeko: ingurunea, matematika, plastika, hizkuntzak? Ikasleek "eginez" ikasten dute. Gelaz kanpo egiten denez, egoerak erabat aldatu egiten dira eta lan erritmoa, motibazioa, arauak eta helburuak desberdinak izaten dira.
Eskolan egiten den bezala,ingurugiro baliabideak era euskorrean erabiltzen laguntzen du, horretarako ere bertan konposta egin eta jangelan janari ekologikoaren alde egiten da. Prozesuan ez da herbizida kimikorik erabiltzen.
Baratzearen erabileran, hainbat alor lantzen dira: baratzea martxan jarri eta zaindu, bertako fauna eta flora, egin beharreko lan eta zereginak ezagutu... Urteko planifikazioa ziklikoa da. Aurreko uztatik haziak gorde egiten dira, ondoren gela barruko hazitegietan hazi eta azkenik baratzean jarri. Prozesu guztia ongi badoa, ikasle zein familiek uzta etxera eraman ahal izaten dute: tomateak, letxugak, patata, artoa, piperrak, tipulak?
Más en Sociedad
-
Guacamaya, el proyecto de inteligencia artificial para cuidar y proteger la Amazonía
-
Cerca de un millar de personas conectan con la innovación en la primera edición de la Navarra Innovation Week
-
Salud invita a reflexionar sobre las estrategias de la industria del tabaco para atraer consumidores
-
Alertan por la presencia de soja no declarada en picos integrales de la marca Auchan