Gure mundua eta gure gizartea, noski, ezaugarri ezberdinetako pertsonaz osaturik dago, eta bertan denon ezberdintasunak ulertuz eta onartuz elkarbizitzen ikasteko, modurik egokiena errealitate hori eskolan isladatzea da. Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren ezberdintasunak irakaskuntza prosezua aberasten dutelako. Eta inklusioaren bidea jorra-tzeko era egokiena metodologia kooperatiboa erabiltzea da.

Duela jada bi urte, Antsoaingo eskolak metodologi berri honi heltzea erabaki zuen. Horretarako eskolako irakasleak formakuntza jasotzen ari dira. Eta formakuntza saio hauetan IK/KI programa ezagutzen, hausnartzen eta aurrera eramaten ari dira.

Ikaskidetza taldean eta kooperazioan oinarrituta ematen den ikaskuntza da hezkuntza kooperatiboa. Besteekin dugun elkarrekintzaren bitartez hazten eta hezten gara, eta elkarrekin eraikitzen dugu gure ikaste prozesua, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuta.

Talde lan hau ikaskidetza izan dadin, ezaugarri edota ardatz batzuk izan behar ditu elkarlan honek. Alde batetik, helburu amankomuna izatea, guztiok lortu behar dutena.Bestetik elkarmenpekotasun positiboa izatea, hau da, azken emaitzak guztiok ekarpena eta lana behar izatea. Garrantzia handia du ere bai bakarkako erantzukizuna ezinbestekoa izatea helburua lor-tzeko eta edukiak eta ezagutzak gara-tzeko. Honetaz aparte, aurrez aurreko komunikazioa izatea ezinbestekoa da, entzumen aktiboa lantzea, gure arteko gatazkak bideratzen ikastea?

Eguneroko bizitzan, eskolan ez ezik, lanean ere, elkarlana ezinbestekoa dugu. Beraz, nola ez kooperatibismoa eta inklusioa eskolan? Nola ez kooperatibismoa herrian eta kalean? Argi daukate Antsoaingo Ezkaba eskolako irakasle eta ikasleek. Elkarrekin lana egitea Antsoain berri bat eraiki-tzeko bide egokiena da hau, non pertsona guztiak beharrezkoak diren.

Gure hizkuntza sustatzeko eta bere erabilera bermatzeko ikaskuntza kooperatiboak oso aukera onak eskein-tzen dituela ikusi dute Ezkaba eskolako irakasleek. Kooperatibismoak ahozko komunikazioa bultzatzen duen heinean ikasleek bere hizkun-tza hobetzen dute. Baina ez bakarrik ikasteko orduan, jolas egiterakoan ere bai. Ezkaban argi dute jolasa inportantea dela, bai inklusioa bermatzeko bai euskara bultzatzeko. Horregatik aspaldi hasi zituzten euskara susta-tzeko jolas kooperatiboekin jarrai-tzen dute.