AHOBIZI
Lizarra - Zergatik aukeratu duzu belarriprest rola?(¿Por qué elegiste ser belarriprest
-Alde batera utzita belarriprest izatera animatu ninduzuela, jejeje... bada, egoera honetan nagoelako. Gainera ez dut uste aukeratu dezakedanik. Hizkuntza bat ikasten ari zarenean etapa batzuetatik pasa behar duzu. Lehen etapetan bakarrik en-tzuten duzu, hizkuntzaren soinua eta doinua hartu, hasierako hitzak “kaixo, agur, egun on...”, gero eguneroko esaldiak eta esaerak erabiltzen hasten zara. Gainera hizkuntza bat ikastea ez da soilik tresna bat ikastea, harremanak egiten dituzu, kultura ezagutu, komunitate baten parte egin? Garai honetan, tamalez, ez dugu gehiegi entzuten parean duguna edo, bederen, kasu egiten. Belarriprest izatea hizkuntza ikasketaren parte garran-tzitsua da, entzutea eta, ahal denean, egitea. Ni irakasle naiz eta jabetzen naiz ulertzea zer garrantzitsua den, bi aldetatik: ulermena eta harremana eraikitzea.
Zein da zure harremana euskararekiko? (¿Cuál es tu relación con el euskera?)
-Ez nintzen Nafarroan jaio eta euskararekin izan nuen lehen harremana eskolan izan zen: bertan irakatsi ziguten euskara hizkuntza bat zela eta jendeak euskaraz hitz egiten zuela Euskadin eta Nafarroako Piriniosen. Gerora, euskararekiko interesa, musikarekin piztu zitzaidan, Negu Gorriak, Su ta gar... musika en-tzuten hastearekin batera ohartu nintzen gustatzen zitzaidala euskara. Ikasketak amaitu eta lan bila Nafarroara etorri nintzenean, ingelesa ikasteaz gain beste hizkuntza bat ikasi nahi nuen eta nire aldetik hasi nin-tzen, probatzen. Denborarekin “belarria egin” eta AEKn izena eman nuen.
Zer espero duzu Euskaraldiaz? (¿Qué esperas de Euskaraldia?)
-Bada, egia esan, ongi pasatzea, euskara gustatzen zait eta espero dut egun mundialak izatea; aukera bat euskara gehiago mintzatzeko eta en-tzuteko.
Nola ikusten duzu euskararen egoera zure inguruan? (¿Cómo ves el euskera en tu entorno?)
Alde batetik ongi, poliki poliki handitzen ari baita ezagutza, gero eta gehiago entzuten da kalean? Baina badu alde ezkorrago bat ere, adibidez, ez dugula ohiturarik ezezagun batekin euskaraz aritzeko, ez dakigu euskaraz ote dakien, nola hartuko duen... Lanean ere, bederen nire kasuan, ez da erabiltzen, agian klika egin eta txipa aldatu behar dugu.