San Donato Ikastetxe Publikoa ildo metodologikoak zehaztuta espazioak eraldatzen ari da. Baino ez nolanahi, oraingoan osasuna dugu ardatz.kastetxea kanpotik begiratuz gero, betiko herri eskola ikusiko duzu, adreiluz egindakoa. Sarreran, ongi etorria ematen duen eta haurrak margotutakoa den horma koloretsu batekin topo egingo duzu. Barruan dago momentuz gakoa.

Gure ikastetxea azkeneko 6 urtetan metodologia aktiboak deritzon ildo pedagogikoan murgildu da: Haur Hezkuntzan giro bidez irakasten eta ikasten dugu. Lehen Hezkuntzan aldiz, txoko bidez eta ikaskutza kooperatiboa bultzatuz.Espazio hauek neutralak izan behar dira, hau da pareta txuriz eta pago koloreko altzariekin txokotan banatuta besteak beste. Garrantzia duena ikasleari eskaintzen zaion ikaskuntza egoera da, aktibatu eta ikasteko izan behar baita.

Honez gain, Hezkutza Departamentuak eskeinitako heziketa emozionalaren proiektu pilotoan sartu eta landu dugu, lasaitasun txokoak eta adostokiak eraikiz gela eta pasabideetan; Ikasnova gela ere badugun Nafarroako ikastetxetako lehenengo 5en artean gaude, trasformazio digitalari dagokion espazioari bueltak emanez eta praktikak eginez. Hauek guztiak XXI. mendeko ikasleak eguneratuta eta seguru hezteko eginak dira.

Ikusi gure web orrian espazio bakoitza: https://etxarrikoeskola.web.educacion.navarra.es/espazioak.

Hala eta guztiz ere, ikasturte honetan haratago joan nahi izan dugu. Ikasleekin eraiki nahi izan dugu heurentzat izango den patioko espazio bat.

Proiektu berritzaile bat jarri dugu martxan, non Hezkuntza Komunitate osoa dantzan jarri nahi izan dugun. Orain dela 6 urte Anetto proiektuan parte hartu genuen. Obesitatearen inguruko Hezkuntza saileko programa osasungarri bat zen eta ikasleak ongi jatera eta batik bat mugitzera, kirola egitera bideratzen zituen.

Gure eskolako patioa azkenaldian, handia eta berdegunez osatua izanik haurrak gutxi mugitzen zirela ikusita aktibatzeko proiektua eraiki dugu. Eta baita aktibatu ere… Ikasnova gelan, kirola egiteko eta ariketa fisiko jakin batzuk egiteko zirkuitu batzuk pentsatu dituzte LH4. eta 5. mailako ikasleek, denek elkarrekin.

Anetto programak zioen bezala “salto egitea eta beso eta iztarren indarra lantzea oso garrantzitsua da obesitateari aurre egiteko”. eta horretarako zirkuitoak diseinatu dituzte.

Lehenengo, tabletetan txukun txukun eta ondoren maketa bidez, zerrak eta silikonazko pistolak atera eta hortxe ibili dira hezkidetzan beraien zirkituitoa 3Dn eraikitzen.

Ondoren, bideo bidez azaldu digu ikasle talde bakoitzak bere proiektua eta guzti horietatik guraso batzorde batek (obra batzordea deritzoguna eta Guraso Elkartea) egingo den zirkuitoa erabaki du. Udalak ere ba-tzorde honetan badu lekua eta bere onespena ere oso garrantzitsua izan da.

Gurasoen auzolanen bidez, egurrez eta material homologatuz gune txiki baino osasungarri bat sortu berri dugu elkarlanean. Beraz, pixkanaka bagoaz kanpoko zonaldea ere eraldatzen, beti ere ikaslea ardatz izanik.