Etxeparetik, irakurketarekin liluratuta!
'Irakurriko dugu' proiektuaren eskutik mintegiak, ahozko saioak eta egileekin topaketak antolatu ditugu
Bernart Etxepare ikastetxe publikoa gara, eta duela urte batzuetatik hona aktiboki parte hartzen dugu Iruñeko Udalaren onespenarekin bultzatutako irakurzaletasuna sustatzeko programan. Programa hau hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, DBHko institutuetan, Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetan eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan garatzen da, eta 8.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen ditu ikasturte bakoitzean.
Jarduerak, Fomento Iniciativas Recreativas y Artes SL enpresak kudeatzen ditu (FIRA). Helburu nagusia ikasleen irakurmena sustatzea da, ikasleak testu ugari ulertzeko, hausnartzeko eta interpretatzeko gai izan daitezen. Aldi berean, programak irakasleak inplikatzen ditu lan bateratu eta partekatu batean, eta eskola-liburutegiak irakurzaletasuna garatzeko funtsezko gune gisa erabiltzea sustatzen du.
Proiektuaren helburuak
Irakurriko dugu proiektuak eskaintzen dituen hiru jarduera-ildoen barruan: irakasleentzako mintegiak, ahozko narrazio-saioak eta haur-literaturako egileekiko topaketak, Bernart Etxepare eskolan Haur Hezkuntzako ikasleentzako ahozko narrazio-saioetan eta Lehen Hezkuntzarako egile eta ilustratzaileekiko topaketetan parte hartzea erabaki dugu.
2025-2026 ikasturterako, martxoan Anduriña Zurutuza euskal narratzailea bisita egingo gaitu; apirilean Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrarekin elkartuko gara eta maiatzean Iruñeko Mikel Santos Belatz ilustratzailearen bisita jasoko dugu. Jarduera horiek aukera baliotsua dira literatura ikasleengana modu bizi eta esanguratsuan hurbiltzeko.
Gure eskolan sendo sinesten dugu irakurketa funtsezko tresna dela pentsamendu kritikoa garatzeko, jakin-mina pizteko eta inguratzen gaituen munduaren ezagutza zabaltzeko. Horrexegatik jarri dugu martxan ekimen hau, irakurriz gozatzea ere posible delako.
Temas
Más en Sociedad
-
Pello Reparaz, autor de la canción para la 24 Korrika
-
La Iglesia pierde fieles en el Estado: caen los bautizos y tocan suelo las bodas, comuniones y confirmaciones
-
'50 años, 50 rostros': la campaña solidaria de la ONG navarra Attsf con el pueblo saharaui
-
Sindicatos acusan a Educación de "implantar con calzador" un modelo de FP en Navarra que "no se ajusta a la realidad"