Hegaluzea non harrapatzen da?

Hegaluzea Kantauri itsasoan harrapatzen dugu. Beti ez da toki berean harrapatzen, 8, 10 edo 20 ordutara gutxi gorabehera. Aurten gertu ari gara harrapatzen, 12-15 orduko bidean.

Harrapaketak egiteko garai aproposa zein da?

Uztailetik irailera, bitarte horretan. Hiru hilabete izaten dira: uztaila, abuztua eta iraila.

Zenbateguneko bidaiak izaten dira?

Egunak itsasoan arraiak berak erakusten du, harrapatzen ari garenkopuruaren arabera. Iaz 8-10 egunen bueltan ibili ginen, bainabadakigu bi aste pasatzen ere.

Nolaarrantzatzen da? Zein modalitate erabiltzen da?

Gure arrantzatzeko forma betikoa da: arrantza tradizionala,selektiboa, kanaberarekin, amuarekin banan-banan harrapatzen dugu.Toki berean beste modalitateko ontziak ere badauzkagu. Atzerritarrak,frantsesak eta irlandarrak, nolabait arrastan ibiltzen dira, bestemodalitate bat da.

Arrantzaegun on batean zenbat arrantzatzen duzue?

Arrantza egun batean denetik dago harrapatzea; 8-10 edota 15-20 milakilo egun batean. Iaz horrelako egun bakarra izan genuan. Osopuntualki, baina horrelako egunak gertatzen dira.

Arrantzatuahala nola sailkatzen duzue?

Denborarekin ikasi dugu, arraiaren kalitatearengatik, gero ahal denhobekien azaltzeko, sistema batzuk dauzkagu. Zinta batean joaten dirakubo batzuetara ur hotzetara.

Zeintamaina du hegaluzeak?

3-4 kiloko tamainakoa txikia da, gero 4tik 7ra tartekoa ertaina delaesaten dugu, eta 7tik gorakoa handia.

Etaonena zein da?

Arraia onena, dena da ona. Orain, zenbat eta handiagoa izan arraia,trontzo handiagoa eta medailoi handiagoa. Hobeto ateratzen da.

Hemengohegaluzeak zein ezaugarri ditu?

Gure hegaluzearen ezaugarri nagusienetako bat garaikoa dela da, beregrasa puntuarekin eta zapore ona. Bai kontserbarako eta baita freskojateko ere.

Zurelanetik zer da gehien gustatu izan zaizuna beti?

Nere lanean, arratsalde batean ontzia arrainez beteta edukitzeapoztasuna da. Horrek ematen gaitu arrantzaleoi halako bizi puntu bat,nahiz eta gogorra izan itsasoan egotea. Etxera bueltan etortzeanarrantza-ontzia arrainez beteta ekartzea, hori da nire poza.

Zenbat urte daramazu itsasoan?

Arrantzan 45 urte pasa ditut. 15 urterekin hasi nintzen eta aurtenatseden pixka bat hartzeko erabakia hartu dut. Gustuko lana izan da,disfrutatu egin dut, baina arrantzako etapa bukatu da.

Familian erreleborik izango al da?

Gureaitonak arrantza ontzi batzuk zeuzkan, gero gure aitak, gero nik,baina kate hori puskatu egin da. Horrek pena ematen dit, asko,ikusita nik zenbat gozatu dudan itsasoan. Gozatu, sinistu egiten nuenlanean eta bizimodua aurrera atera dut.