BILBO. Usabal kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Bazkide ez direnek irailaren 11arte itxaron beharko dute.

Bi kasuetan izen ematea Usabalen gauzatu daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Izen emate guztiek ekaina bitarteko iraupena:

Joan den urtean ikasturte osoko izen-emate sistema berria txertatu zen ikastaroetan parte hartzen zuten pertsona askoren iradokizunei jarraituz erraztasunak emateko helburuarekin.

Geroztik beraz, irailean eginiko izen emateak ekaina bitarteko iraupena dute inongo izen emate berririk egin gabe, plaza ziurtatuta. Edonola ere, hiruhilabete bakoitzaren amaieran baja emateko epea zabalduko da eta izen emandako ikastaroetan jarraitu nahi ez duten guztiek bertan behera utzi dezakete beren izen ematea. Horretarako ohiko bideak erabili beharko dira eta orain arte bezala ordainketa hiruhilero gauzatuko da.

Ikus ikastaro eskaintza guztia hemen.

Eskaintza berria aurten: kirol ludoteka irailaren 2tik 6ra

Uztailean Usabal kiroldegiak eskaintzen duen formatu berean, irailaren 2tik 6ra kirol ludoteka zerbitzua eskainiko da haurrak eskolan hasi aurretik kirol ezberdinak probatzeko aukera izan dezaten; eta bazkari zerbitzua ere eskainiko da.

Ordutegia:

- Kirol ludoteka: 9:00-13:00

- Bazkaria: 13:00-14:00

Edozein zalantza argitzeko edota ikastaro eskaintza guztia ezagutzeko Usabal kiroldegiarekin harremanetan jar zaitezke 943 53 64 00 telefono zenbakira deituz edota www.usabalkiroldegia.com edo Facebook bitartez.