Ikasturte honetan, hamaiketako osasungarriagoak izateko Garesko eskola publikoak bidea ireki du, eskolan ematen diren bi hezkuntza mailetan astean hiru egunetan fruta jarriz. Aldaketa honek, hondakin organikoren kantitatea handitzearekin batera, eskolako konpost-ontziaren kudeaketan behar berriak eragin ditu ere. Eskolak, Izarbeibarko Mankomunitatearen eskutik, gela guztietan hondakin ezberdinak bereizteko lau edukiontzi jarri ditu. Ikasle guztiak gela barruko plastiko eta paper edukiontziez arduratzen dira eta bi ereduetako 6. maila, gela guztietako materia organikoa konpost-on-tzira eramateaz arduratzen da. Ikasturte bukaeran eskolan sortutako konposta baratzean erabiltzeko asmoa dute.

Tailerrak eta bisitak Bestetik, eskualdeko beste herrietan bezala, urtean zehar hondakinen tailerra, kontsumo arduratsuaren tailerrak, ibai eta araztegira bisitak eta abar egingo dituzte. Honekin batera, eskolak mankomunitateak grabatutako Tenemos un buen marrón/A ze marroia dugun bideo-klipan parte hartu du ere.

Jantokian ere ohiturak aldatzen Zabalgaingo Guraso Elkarteak ere jantokira paperezko ahozapiak oihalezkoengatik aldatzea eskatu du; ohitura osasungarrien gaineko filosofia sustatzen jarraitzeko eta eskolako jantokian sortarazitako hondakin bolumena eta kopurua gutxitzeko asmoarekin. Beti ere, eskolak hartutako bidea jarraituz. Hori dela eta, azaroaren 18tik aurrera, ikasleek, beraien ahozapiak eraman behar dituzte eskolara bazkal orduan erabiltzeko.

Irakasleen gela Irakasleek beraien ekarpenak ere egin dituzte eta irakasleen gelan dagoen kafe makinaren edalontziak ere ordezkatu dituzte. Modu honetan, lehen erabiltzen ziren plastikozko edalon-tziak, orain kartoizkoak dira. Gainera, makina berria denez, bakoi-tzak ere edalontzia jartzeko aukera dago ere, sortutako hondakina bat ere ez izanda.

Egindako aldaketa txiki hauekin, eskola komunitate osoa kontzien-tziatzea nahi dute eta poliki-poliki, guztion artean mundu hau jasangarriagoa izatea lortu nahi dute, etorriko diren belaunaldi berriak heziz. Modu honetan, eskolan ikasitako hau etxean ere praktikan jarriko dute, inguruan duten horiek ere heziz eta etxetik herrira eta herritik eskualdera zabalduz.