- Lorea Flores gurekin egon da ikastolan eta galdera pila bat egin dizkiogu.

Galderak hasi baino lehen, ikertu dugu zer den Greenpeace ingurumena eta bakea babestu nahi duen nazioarteko erakundea da, 1971. urtean sortua. Bere jarduera eremu hauetan egiten du: Klima aldaketa, Basoak, Ozeanoak, Demokrazia eta kontraboterea, Desarmatze eta bakea eta Kontsumismoa.

Zein da Greenpeacen egiten duzun lan zehatza?

-Komunikazio taldea kanpora begira egiten du lana, telebista, egunkari eta abarretan. Talde teknikoa: adituak dira arlo desberdinetan (Artikoa, basoak…). Mobilizazio taldea: arazoen zehatzen aurrean ekintzak antolatzen dituzte eta talde bat gehiago dago. Nik, koordinazio lanak egiten ditut, bolondres taldeekin biltzen naiz eta zein lan egin behar diren adosten dugu; kanpainak eta abar. Madrilen antolatzen diren kanpaina orokorrak, nik Euskal Herrian martxan jartzen ditut.

Nola iritsi zinen Greenpeaceko arduradun izatera?

-Ni 2018an sartu nintzen Green Peacen. Biologia ikasi ondoren, errekak eta ibaiak ikertzen aritu nintzen lanean. Ingurugiroaren babesarekin betidanik egon naiz kezkatua eta Green Peacen lan egiteko eskaintza atera zenean, hasieran izutu nintzen baina gero nire burua eskaini nuen eta froga ba-tzuk gainditu ondoren, hartu ninduten lanerako. Hasieran Madrilen bakarrik zegoen Greenpeace, baina ohartu ziren lurralde desberdinetara iritsi behar zirela eta arduradunak jarri dituzte Euskal Herria, Galizia eta Katalunian.

Nola babesten dituzue basoak?

-Green Peacen batez ere baso primarioak babestu nahi ditugu, gutxi gelditzen direlako: Amazonas, Alaska, Indonesia… Baso primarioak dira bere gisa hazi direnak, gizakiak ukitu gabe eta babestu behar dira bizitzarako garrantzi handia dutelako: oxigeno aunitz botatzen dute eta animalia espezie aunitz han bizi dira. Arazoa da hango zuhaitzen egurra hagitz ona dela eta aunitz mozten dituzte nahiz eta debekatua egon. Eta landatu beharrean berriz arbolak, soja landatzen dute animalientzako pentsuak egiteko. Adibidez Espainia da munduko hirugarren estatua txerriak hazten eta lehenengoetakoa soja inportatzen.

Zein da gure basoetan dagoen arazorik handiena?

-Hemen ez dago baso naturalik, denak eraldatuta daude. Orain baso gehixeago dago nekazaritza atzera joan delako. Hemengo arazoa da bertako zuhaitzak babestu beharrean, kanpoko zuhaitzak landatzen direla, pinua eta eukaliptoa adibidez, etekina ateratzeko.

Baduzue konponbiderik kontsumismorako? Zeintzuk dira?

-Lehen dena konpontzen zen eta gauzek aunitz irauten zuten baina, gaur egun, zerbait pixka bat hondatzen denean botatzen da. Saiatu behar gara plastiko gutxiago erabiltzen. Erosketak egitera joaten garenean, arraindegi edo harategira, etxetik ontziren bat eramaten ahal dugu. Kotxea askoz ere gutxiago erabili behar dugu, eta garraio publikoa askoz ere gehiago. Beraz, guttiago erosi behar dugu, bakarrik behar duguna, hori preziatu eta denbora gehiagoz erabili. Bigarren eskuko gauzak ere erosten ahal ditugu edo gureak saldu, ez baditugu behar.

Green Peaceko zein itsasontzi ezagutzen dituzu?

-“Artic sunrise” itsasontzia ezagu-tzen dut, aste bat egon nintzen bertan. Itsasontzi hau prestatua dago Artikoan dagoen jela edo hormaren gainean nabigatzeko. Iaz “Hego Polotik Ipar Polora” bidaia egin zuen. Hiri aunitzetan gelditu zen mundu mailan Artikoa babesteko hitzarmena lortu nahi duelako, horien artean, Bilbon gelditu zen denboraldi batez. Ni han egon nin-tzen jendearen bisitak, hitzaldiak eta holako ekitaldiak antolatzen.

Zein da Artikoko animaliak salbatzeko daukazuen plana?

-Artikoko animaliak ezin dira banaka salbatu; ekosistema berezi eta hagitz hotz batean bizitzera ohituta daude. Guk, alde batetik, Artikoa babesgune bihurtzeko nazioarteko akordioa proposatu dugu, alde batetik, itsasontzi eta arrantzaleei Artikoan sartzea mugatzeko eta, bertzetik, aldaketa klimatikoari aurre egiteko neurriak jar daitezen.

Zer egiten duzue armen salmenta galarazteko?

-Bi gauza egin ditugu armen salmenta gutxitzeko: Beste erakunde batzuekin, adibidez Amnistia Internazionalekin, gobernuengana joaten gara, armen salmenta gerran dagoen lurraldetara debekatzen duen legea bete dezaten eskatuz. Bestalde, Bilboko portuan armak kargatu behar dituztela jakiten dugun bakoitzean, bertara joaten gara oztopatzen saiatzeko. Pankarta handiak jartzen ditugu, itsason-tzia kontzen duten soketan zintzilik jartzen gara... 2018 urtean suhiltzaile bat konturatu zen, Bilboko portuan zegoen itsas-ontzi bat, armak kargatzen ari zela Arabia Saudira eramateko, zehazki Yemeneko gerran erabiltzeko. Suhiltzaileak esan zuen ez zela bera bertan lan egiten egongo. Berari esker jendeak jakin zuen zer gertatzen zen Bilboko portuan. Urte oso bat egon dira armak kargatu gabe baina, aurtengo urtarrilean, berriro hasi dira.

Zer proposamen duzue ozeanotako plastikoarekin bukatzeko?

-Talde batzuk ozeanotako plastikoa biltzen saiatzen dira baina hori baino garrantzitsuagoa da jatorrira joatea eta plastikorik ez sortzea. Adibidez, erosketak egitera zoazenean zure telazko edo paperezko poltsa eraman, edo, harategira zoazenean haragia paper horietan ez biltzeko eta zure ontzi batean sartzeko esan. Geenpeacek enpresa handiekin: Pepsi, Coca cola, Aquarius… solastu eta plastikozko botilak ez erabiltzeko eskatzen diete, hobe kristalezko botilak erabiltzea.

Orokorrean zer egiten ahal dugu guk ingurugiroa hobetzeko?

Aldiro kontziente izan behar dugu eta pentsatu, ez kutsatzeko. Norberak gaitasun handia du egoera alda-tzeko. Horretaz gain, jendeari irakatsi behar zaio gaizki egiten duen hori nola aldatzen ahal duen.