alio Zibiko eta Sozialen arloan Erentzun Ikastolako ikasleak ari dira aste hauetan irribarrearen garrantziaz jabe-tzen. Normalean sentimendu alai eta pozgarriak ditugunean ezpain eta begietan sortzen zaigun keinua da. Zerbaiten ondorioa izaten dela pentsatzen dugu, baina Psikologia Positiboak dioenez barre egite hutsak ere ongizateak sor dezake gugan.

Irribarreak dituen onurak eta boterea ikusteko dekalogo hau lantzen ibili gara gelan eta zuekin partekatu nahi dugu zuek ere ezagutzeko eta, noski, praktikan jartzeko.

Irribarretsu dagoen pertsonak besteentzat erakargarriagoa da: Denok esperimentatu dugu hori eta horregatik irribarre egiten dugu argazkietan ateratzen garenean.

Irribarrea ezpainetan edukitzeak zure ahots tonua epeldu egiten du. Telefonoz ari bazara eta zure ahotsa atsegina izatea nahi baduzu irri batekin hitz egin ezazu bidali nahi duzun mezua sendoagoa izango da.

Irribarreak zure umorea alda dezake. Sarreran aipatu dugun bezala irriarekin gure sentimenduak alda daitezke. Goizean esnatu eta goibel sentitzen bazara irriño bat egin ezazu ispiluaren aurrean eta animatuko zara. Ikasten ari zarenean ere proba ezazu truku hau.

Irribarreak estresa askatzen du. Lanez gainezka gaudenean estresa askatzeko modu desberdinak bilatu behar ditugu: paseo bat eman, kirola egin… Lagunekin gera gaitezke ere bai “barre batzuk botatzeko”. Denok dakigu norekin elkartu txantxetako gogoz gaudenean. Bestela, pelikula barregarri bat ikustea lagun gaitzake dugun tentsioa jaisten.

Irribarre egitea osasuntsua da (zure arteria presioa jaisten du eta zure immunitate sistema sendotzen du). Honela diote ikerketek, urte asko bizi-tzeko umorea behar dugula gure egunerokotasunean.

Irribarre egitea kopeta zimurtzea baino errazagoa da. Proba ezin ezazu. Egon zaitez minutu bat irribarretxo bat egiten eta beste bat kopeta zimurtzen. Zer kostatu zaizu gehiago? Ez al duzu nabaritu kopeta minduta bukaeran?

Irribarrea hizkuntza unibertsala da, denok ulertzen duguna. Afrikarra, asiarra, amerikarra ala europarra izan denok dakigu irriño bat irakur-tzen eta alaitasun, konfiantza edo laguntasunarekin lotzen. Espaziotik etor daitezkeen izakiekin berdina izango al da?

Irribarre egiteak gazteago sentiarazten zaitu. Ikaslea bazara ez dugu gazteago sentitu behar: gaztea zara jada! Baina zure irakasleari urte batzuk kentzea komeni izango zaio agian. Eguna txarra badu eta goizeko lehen ordutik haserre ikusten baduzue, dekalogo hau aipatu eta bide batez esan irribarre egiten duenean askoz ederrago eta gazteago ikusten duzuela. Bere aurpegia ikustea bai izango dela barregarria!

Irribarrearekin gauza asko esaten ditugu batera. Demagun aspaldiko lagun bat ikusen dugula kaletik eta irri eginez agurtzen dugula. Mezu ugari botatzen ari gara keinu sinple batez: kaixo, zu ikusteaz pozten naiz, estimatzen zaitut, zurekin solastu nahi dut… Halere, beti ez dira mezu berberak, konbinazio desberdinak egon daitezke, pertsona eta testuinguruaren arabera. Jakin behar da kasuan kasuko irribarrea ongi irakur-tzen eta gure burmuinak primeran egiten du normalean.

Irribarreak musukoa zeharkatzen du: Ezpainekin lotzen dugu irria, marrazkietan U moduko ahoa marrazten dugu hau irudikatzeko. Orain egunero musukoa ezpainetan dugula ematen du gure irriak kartzelan dagoela, giltzatuta, baina ez da guztiz egia. Begiak ere badira irribarrearen elementu bat eta horien bitartez antzematen dugu ere bai. Beraz, maskara izan ala ez eduki beti zure irribarrea prest!

Hausnarketa txiki bat bukatzeko. Irribarrearen inguruan aritu gara (zenbat aldiz errepikatu dugun hi-tza!), dena den, beti ez gara irribarre-tsu ibili behar. Batzuetan triste egongo gara, beste batzuetan nekatuta, negar egiteko gogoa izango dugu momenturen batean agian… Sentimendu guztiak onartu behar ditugu, gure izaeraren zati bat dira, nola gauden esaten digute, gureak dira. Kopetilun sentitzen bagara eta aurpegian adierazten badugu gure guraso eta lagunek ikusiko dute eta gugana hurbilduko dira animatu edo laguntzeko. Beraz, ez dugu beti “Instagram irria” eraman behar aurpegian. Irribarreak maite ditugu, bai, baina naturaltasunez ateratzen direnak!

Erentzun Ikastola POSitivitIES proiektuan sartu zen 2013 urtean. Proiektuaren xedea psikologia positiboaren printzipioak eskolan inplementatzea da. Zer da bada psikologia positiboa?

Psikologia positiboa, ikerketa zientifiko bat da, bere helburua, pertsonen ongizate eta funtzionamendu ona da, gizakiaren garapena modurik egokienean ematea.

Psikologia positiboaren helburua, psikologia tradizionalaren ikuspuntua orekatzea da - arazo eta gaixotasunen ikuspuntuak agintzen bai du azken honetan- arreta zorrotza gizakiaren indarguneei, ongizateari eta funtzionamendu onari ipiniz.

Psikologia positiboa oso lagungarria izan daiteke irakaslearentzat, beraien ikasleei gozamenerako eta eskolan “hazteko” tartea eskaini nahi badie,

Hazkundea eta auto-erregulazioa oinarrizko bi prozesu dira pertsonak garapen bat izan dezaten. Hazkunderako eta auto-erregulaziorako desio edo beharrak oinarrizko motibazio indarrak dira. Horregatik oso garrantzitsua da, ikasle eta irakasleen arteko elkarlana.

Auto-erregulazioa eta garapena landu daitezke ikasle eta irakasleen artean, patroi jakin batzuk erabiliz esperientzia eta jarreran. Honek eskatzen du modu aktibo batean lan egin behar dela: atentzioan, kon-tzientzian, emozioen erregulazioan, motibazioan, konpromezuan eta giza erlazio positiboetan.