az de Ziganda Ikastolako orientazio-prozesuak DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko tartea har-tzen du. Bigarren Hezkuntzako lehen urteetan, orientazioa etapa berrira egokitzera bideratuta dago. Hirugarren mailatik aurrera, orientazioa hezkuntza-sistemak eskain-tzen dizkien aukerak ezagutzera bideratuago dago.

Batxilergoan, orientazioa, ikasleek duten eskakizun-maila jaisten laguntzera bideratu behar da, emozio horiek ondo kudeatzen irakastera, eta, jakina, etapa hori amaitu ondoren dituzten aukera guztien berri ematera. Era berean, ikastaro guztietan zeharkako edukiak lan-tzen dira.

Euskal Herriko unibertsitate eta Lanbide Heziketako eskolekin lan egiten dugu, ikastolan bertan hitzaldiak antolatuz, ikastetxeak bisitatuz, ikastolako familiak ate irekien jardunaldietara gonbidatuz, etabar. Bakoitzaren beharren arabera, informazioa bilatzen laguntzen diegu edo Estatu osoko unibertsitateekin harremanetan jartzen gara. DBHko 4. mailan, ikasleen interesen arabera, Lanbide Heziketako ikastetxeetara bisitak egiten ditugu.

Bestalde, pare bat astez, ikastolako ikasle ohiekin solasaldiak prestatzen ditugu. Gradu edo heziketa-ziklo bat ikasten urte batzuk daramatzaten ikasleen ikuspuntutik, beren esperientzia transmititzen diete, ikastolatik gaur egungo ikastetxera igarotzeak zer ekarri zien, unibertsitate-bizitza, gradu edo ziklo batek zer irteera izan ditzakeen...

Guraso kooperatibisten partaide-tza ere badugu. Profesio ezberdineko gurasoak ikastolara hurbiltzen dira eta interesa duten ikasleekin solasaldiak izaten dituzte.

Jarraian Paz de Ziganda ikastolako ikasleak diren Uxue, Dafne eta Mikelen ikuspegia laburbildu dugu.

Uxue Ugalde ikaslea bere ikasketa ibilbideko etapa bat amaitzear dago baina, prest al dago zein ibilbidetik joan behar duen aukeratzeko? Goizegi da erabakiak hartzeko eta denbora gehiago beharko luke? "Bai, prest nago nire ibilbidea aukera-tzeko", dio berak. "Orain dela aspaldi banekien erantzuna. Hala ere, uste dut erabaki hau hartzeko goizegi dela, izan ere, ikaskide batzuk kezkatuak ikusi ditut ibilbidea aukeratzearen inguruan eta denbora gehiago behar dutela dirudi. Pertsona bakoi-tza mundu bat da eta bakoitzak bere denbora behar du erabakiak har-tzeko, batzuk denbora gutxi beharko dute, baina beste batzuk denbora luze bat behar dute pentsatzeko eta ez zaie behar duten denbora hori ematen. Nahiz eta aurrerago ibilbidea aldatu dezaketen, horrek atzerapenak ekarriko dizkie eta oso ausarta izan behar zara ibilbidez aldatzeko. Adibidez, badaukat lagun bat Batxilergoan dagoena eta aurreko urtean zientziak aukeratu zuena, baina urte honetan konturatu da benetan gustatzen zaiona Historia dela. Zorionez, hurrengo urtean ibilbidez aldatzeko aukera dauka urtea errepikatu gabe, baina urte bat gehiago eman izan baliote, bere ibilbidea argi izango zukeen erabakitzerako unean".

Beste batzuk, aldiz, ez daukate hain argi. Dafne Velaskok, adibidez. "Unibertsitatera joan nahi dudala daukat soilik argi. Zalantza ugari izan ditut betidanik, karrera gustatuko ote zaidan pentsatuz. Hasiera batean, Magisteritza ikasi nahi nuela argi neukan, umeak gustatzen zitzaizkidan. Halere, gaur egun, guztiz aldatu dira nire gustuak eta jada ez dut Magisteritza ikasi nahi. Nire aukeren artean Zuzenbidea, Itzulpena eta Interpretazioa eta Psikologia daude".

Ikasleek ikastolan jasotzen duten orientazioa oso lagungarria suertatzen da maiz. Hala iruditu zaio Mikel Valerori, esaterako: "Nolabait zure burua kokatzen laguntzen zaitu eta zer aukera dituzun ikusten lagun-tzen dizu. Horrekin batera, gomendio, aholku eta beste zenbait hitzaldi ere lagungarri izan dira eta izango dira erabakitzeko momentuan. Gainera, EBAU frogari buruzko informazio garrantzitsua eskaintzen dute, hau da, froga horretan zein ikasgai ponderatuko duten gehiago zuk nahi duzun ikasketetarako. Eta ez hori bakarrik, baizik eta ate irekiei garrantzi handia ematen diete; oroi-tzen naiz urtarrilaren 21an Nafarroako Unibertsitate Publikora eraman gintuztela ikasle guztiak eta bertan bakoitzak interesa zuen ikasketetan banatu gintuztela. Nik enpresa eta ekonomien multzoa aukeratu nuen eta hori oso lagungarria izan zen. Horretaz aparte, beste unibertsitate batzuen informazioa, izen ematea edota ate irekien datak era eskain-tzen dituzte eta, hori nire ustez, oso baliogarria da". l