Super heroiak ez dira bakarrik Amerikako Estatu Batuetan bizi. Euskal Herrian ere herritarrak babesteaz arduratzen den pertsonaia bat dugu: Xabinator. Anartz Zuazua zuzendariak Patxi Gallego komikigilearen arkatzetik sortutako pertsonaiaren istorioak taularatuko ditu bihar gauean, 22.00etan, Atarrabiako Kultur Etxean. Karrikaluze Elkarteak antolaturik, oholtza gainera igoko diren aktoreak Euskal Telebistako Wazemank telesaioko protagonistak izanen dira. Sarrerak sei eurotan izanen dira salgai.