zumarraga - Astelehenean Urretxu eta Zumarragako eskolarteko 23. bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen. Lehiaketan 450 haurrek baino gehiagok parte hartu dute.

A mailan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte. Gaiak honela zion: Urretxu-Zumarragan bizi den arranoa zara, herria asko aldatu da. Oier Agirrezabal izan da irabazlea; bigarren saria Irene Ibarzabalek irabazi du eta hirugarrena Maren Elgarrestak. Epaimahaiak 17 aipamen berezi ere banatu ditu. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituztenak: Uxue Barriga, Enara Usabiaga, Uxue de Sosa, Saioa Telleria, Oier Hurtado, Marta Manuel, Eider Garcia, Karla Eizmendi, Markel Araguzo, Nahia Rodriguez, Eider Perez, Markel Zabaleta, Aitor Etxaniz, Malen Rodriguez, Oinatz Aramendi, Eneko Garcia eta Uhaitz Oiartzabal.

B mailakoek (DBH 1 eta 2) ondorengo gaiari erantzun diote: Zure lagunei pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu. Aintziñe Maroto nagusitu da; bigarren saria Ibai Badiolak irabazi du eta hirugarrena Garazi Mendezek. 161 lan jaso dira eta zazpi aipamen berezi banatu dituzte: Garazi Lasa, Goizane Amenabar, Irati Madina, Josu Okariz, Klara Garin, Libe Zufiaur eta Maren Irizarrek lortu dituzte.

Maila nagusiari dagokionez (DBH 3 eta 4), bost lan jaso dira. Gai librea zuten. Malen Badiolak irabazi du lehen saria, emakumezkoen futbolari buruzko bertso sorta batekin. Epaimahaiak lau aipamen berezi banatu ditu, Brandy Peñagarikano, Iune Gurrutxaga, Izaro Tores eta Maren Etxeberriarentzat. - A.Z.