BILBO. Topaketaren xedea, jabetza intelektualean eta eskubideen kudeaketan interesatuta dauden pertsonen hastapena bideratzea da, euren gaitasunak modu eraginkorrenean garatzeko beharrezkoak diren tresnak eskainiz. Hainbat diziplinatako artistei, teknika eta ekoizpen langileei eta, orokorrean, kultur proiektuen ekintzaileei dago zuzenduta. Tailerrean oinarrizko zenbait definizio emango dira, eta arreta eskainiko zaie jabetza intelektualaren lege esparruari, dauden eskubide motei, kudeaketa erakundeei eta lizentzia libreei.

Ainara LeGardon, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duen artista auto-kudeatua da. Lan handia egin du rock-ean, inprobisazioan eta musika esperimentalean, bakarka eta hainbat kolektiboko kide gisa. Modu berean, lan mardula ari da egiten Kultur Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren ikerlari eta dibulgatzaile gisa. Hainbat liburu argitaratu ditu eta SGAE: el monopolio en decadencia (consonni, 2017) saiakera liburuaren egileetako bat da. Etengabe ari da lanean kontsultore gisa Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearentzat eta Irungo CBA Kultur Etxean dagoen jabetza intelektualaren "Copyzer" aholkularitza zerbitzua koordinatzen du.

Prestakuntza jardueran 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman ahal izango da (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Tailerrak 50 euro balioko ditu (40 euro BilbaoEszenako bazkideentzat eta 35 euro ATAEko kide direnentzat). Plaza baieztatu ondoren zelan ordaindu jakinaraziko zaie onartutakoei.