Euskaraz irakasteko eskola klandestinoa sortu zuen Elbira ZipitriakDonostian, frankismo garaian. Zipitria bizi izandako Donostiako etxerairitsi zen urte batzuk beranduago Maider Oleaga (Bilbo, 1976). Oleagak zazpi urte igarozituen Zipitriaren bizitzan murgilduta. Izanere, etxe hartan bizi izan zen emakumeak egindakoa deskubritu eta gizarteratu nahi izan dubilbotarrak. Horrela jaio zen Muga deitzen dapausoa. “Hilda dagoen iraganeko eta gauregungo emakume baten arteko elkarrizketa”,hala definitzen du Oleagak dokumentala, Zinemaldiko Ikusmira sailean ikusgai dena.

Elbira Zipitria du ardatz filmak. Orain, prozesua amaituta, zer izan da zuretzat emakumehau deskubritzea?

Zazpi urteko nire bizi-prozesuaren destilaziobat da filma. Nire bizitzako tarte luze bateanElbira nire bizitzaren zentroan egon da. Hortaz, garrantzi handia izan du niretzako beraezagutzeak, eta ez naiz berdina pelikula hauhasi baino lehen eta orain. Orain niretzat Zipitria da gure atzoko belaunaldien eredu argibat; bai emakumeena, eta baita gizonena ere.Bere pentsamenduan oso idealista zen, osoerromantikoa, baina sentimenduak adierazteko gogortasun horrekin. Nik ez dut uste Elbira Zipitria horretan bakarra zenik. Nire amama horrelakoa zen, nire aitona horrelakoa zen. Esango nuke atzoko belaunaldi horiek horrelakoak zirela.

Zipitria ispilu bat ere badela diozu. Zergatik?

Ispilu da, Euskal Herriko emakumeen eredubat delako. Gaur egun euskal emakumeokbadugulako bertan zer ikusi. Iruditzen zait osoemakume ausarta, intelektuala eta pentsalari sakona; bere idealismoan nahi zuena euskara eta euskal kultura nolabait salbatu. Misiobat bezala bizi izan zuen bere bizitza, horretan eman zuen bere bizitza osoa, eta zahartzaroan ikusi zuen berak nahi zuena ez zelanahi zuen moduan gauzatu, eta horregatiktristura sortu zitzaion.

Pertsonaia eta pertsonarekiko zure pertzepzioaaldatzen joan da?

Ni etxe horretara heldu nintzenean ez nuenZipitria ezagutzen, ezta izenez ere. Hasieranberari buruz irakurri nituenak bere pedagogian edo bere garrantzi historikoan jartzenzuten fokua. Hainbat gauza egin zituen osogarrantzitsuak euskal kulturarekiko eta euskararekiko, eta horiek agertzen ziren. Hasierabatean nire Zipitriarekiko erlazioa miresmeneta errespetu handikoa zen, eta beldur pixkabat ere ematen zidan bere zorroztasunak. Gero,denborarekin, hasi nintzen bere inguru intimora hurbiltzen, bere munduan murgiltzeneta beragandik pixka bat gertuago sentitu nintzen. Bera hilda dagoen arren, une batetikaurrera gertutasun handiagoa sentitu nuen etabeldur hori galdu nuen. Gehiago gerturatunintzen pertsonara, bere argi-ilun eta kontraesan guztiekin; eta baita nireekin ere. Eta pixkabat lagun bezala sentitu nuen. Eta maitasunbat ere sortu zen. Maitasuna suertatzen da argiilun guztiak ezagutzen dituzunean.

Kameraren atzean eta aurrean egon zara. Nolakoa izan da paper bikoitz hori?

Horrela izan da proiektua etxe barruan agertu zelako, ni bizi nintzen etxe horretan.Proiektuaren erdi-erdian nengoen, eta Zipitrianor zen ikertzen hasi nintzenetik bera eta nirearteko erlazio bat sortu zen. Gero, etxeak berakere garrantzi handia dauka filmean, eta baitaElbiraren bizitzan ere, eta horrek etxea berapertsonaia gisa aurkeztera ere eramanninduen. Etxea da gu bion arteko lotura hori. Horregatik jarri nintzenkameraren aurrean. Lehenengoaldia izan zen, baina behar batbezala sentitu nuen.

Iazko abenduan aurkeztuzenuen filma eta zinema aretoetatik ere igaro da. Nolakoharrera izan du?

Oso ona. Dagoeneko denbora pasa da, eta hasieranhorrelako beldur edo bertigo sentsazio bat nuen, batezere, hain barnekoa den zerbait gizarteratzeagatik.Erantzunarekin orokorreanoso pozik nago, jende askori zerbait eragin dio pelikulak eta horrekin helburuapixka bat lortuta dago. Eta,beste alde batetik, helburuetako bat zen Zipitriaren izena kaleratzea. Ikustea bere izena geroz eta entzunagoa dela.Horretan nire lanak lagundu badu, ba hori zenhelburua baita ere. Zinema-aretoetan ere egonzen maiatzean. Horrelako lan txiki bat zinearetoetan egotea ez nuen espero.

Orain, aldiz, Zinemaldian proiektatuko da.

Bai, eta oso eskertuta nago, batez ere Zinemaldia etxea delako. Donostian egindako film batda eta nonbaiten ezaguna bada Elbira, Donostian da. Berak ez zuen nahi, baina bere lagunek nahi zioten omenaldi bat egin, eta filmaomenaldi bat ez den arren, Donostian etaetxean jartzea filma, Zinemaldiaren testuinguruan, berarentzako omenaldi bat da. Etaniretzako opari bat da, egindako lanarekikoerrekonozimendu handi bat.

Omenaldi bat ez bada, zer da pelikula?

Niretzako, agian, elkarrizketa bat,nahiz eta bakarrizketa bat izan.Elkarrizketa bat atzoko eta gauregungo euskal emakume birenartean. Momentu batez denbora makina batean sartzea erebada, XX. mendean bizi izanzen emakume bat ikusteaeta saiatzea ulertzen norizan zen eta zergatikgertatu zitzaion gertatu zitzaiona. Eta berarekin egotea momentubatez. Eskaintza bat erebada, opari bat. Nikzazpi urte eman ditutberarekin, baina ikuslearentzat izan daiteke tarte bat, 80minutukoa, atzokogertakizun batzukikustea eta pertsona hori nor izanzen ezagutzea.