Arizona klubak ez dauka sabairik, mango-arbola txiki bat baino ez, tabernaren egituraren gainerantz okertuta, eta apur bat estaliz.Ilargiaren argia adar eta hostoen artetikbarneratzen da.Eszenatokirik ere ez dago, soilik murruen arteko perimetroa inguratzen duen espazio txiki bat.Dantzalekua harlauzazko zoru zati estu bat da, gaur gauean joko duen taldea eta bezero multzoa banatuko dituena.Bonbilla horixka bat ibiliko da dilin-dalan taldeko bateria-jotzailearen buru gainean.Blues taberna zahar bat edo Ingalaterrako jamaikar auzo bateko musika-klub moduko bat izan zitekeen, baina ez; Bamako, Maliko hiriburuaren kanpoaldeko auzo urrun batean gaude.Hiriko erdigunetik kilometro askora.

Songhoy Blues taldeak joko du gaur lokal txiki honetan.Hurrengo egunean, islamiar komunitateak Tabeski delakoa ospatuko du, sakrifizioaren jaia; Kristauen Gabonen antzeko zerbait.Soineko arrosa koloretsu bat daraman emakume bat ari da bezeroei edariak zerbitzatzen: Castel markako garagardoak, cocacolak, fantak edo bissap izenekoak, hibisko lorearekin egindako freskagarri bat.Taldeko abeslariak, AliouTourék, aurkezpena egin du.Barreak, txaloak eta nostalgia ere eragin ditu:Tourék animoak eman dizkie ikus-entzuleei; izan ere, asko daukatekomunean: gehienak erbestean bizi dira.Gaur hemen dauden gehienak iparraldekoak dira, Tombuctú eta Maliko beste basamortu eremu batzuetakoak. 2012an ihes egin zuten, lege islamikoaren diktadura partikularra ezarri zuten muturreko yihadisten eta beste talde batzuen etorrerarekin batera

AliouTouré eta Oumarbaxu-jotzailea ere ihes egindakoak dira, baina beste arrazoi batzuengatik:Gaon jaio ziren, Niger ibaiaren ertzean. Bertan, tuareg talde errebelde nagusiak, MNLA izenekoak, bere basea ezarri zuen, Azawaderrepublikaren independentzia aldarrikatzeko: Herri nomada honek desiratzen zuen aberria.Haiek ez zuten armarik hartu nahi izan etahirira mugitu ziren.Garba Touré gitarra-jotzailea, musikari familia bateko kidea dena, bere jaioterritik joan zen, Dire hiritik, hori ere herrialdearen iparraldean. Egun batez, Islamiar Magrebeko Al Kaidako (AQMI) miliziano talde batek geldiarazi egin zuen, soinu-ekipo txiki batekin ikusita. “Ez al dakizu musika debekatuta dagoela eta bekatua dela?”, esan zioten, mehatxuz.Alde egiteko unea izan zen:Autobus batean ezkutatuta, Bamakora heldu zen, ahal izan zuen moduan.NathanielDembélé (Nat) bateria-jotzailearen egoera are zailagoa da:Kristaua da jaiotzez, eta jazarpena jasan du.

Hauxe da Songhoy Blues taldeko kideen historia; indarkeria eta erbestearen ondorioz sortua, bakeari eta askatasunari abesten dion talde bat. Blues eta R&B erritmo dantzagarriak konposatzen dituzte, baita JimmiHendrix, ThePolice, JohnLeeHooker eta BBKing artisten bertsioak egin ere.Baina Songhoy Blues taldearen antzera, beste askok ere egin diote uko indarkeriari, beren kantuen bidez bakea aldarrikatzeko.Hortxe daude Tamikrest, EtranFinatawa, Terakaft, Toumast, Imarhan, Bombino eta KelAssouf taldeak, beste batzuen artean.Gugandik gertuen egon direnak, beharbada, AzizaBrahim abeslari sahararra edota zendutako MariamHassan mitikoa dira.Nigerretik etorritako LesFilles de Illighadad ahizpa gazteak ere, esaterako, azken Sanferminetan Iruñean izan ziren jotzen.

Baina dena hasi zen Tinariwen eta bere musika errebeldearekin.1979an Tamanrasset kanpalekuetan (Argelian) sortutako tuareg musika talde bat, jatorriaKidalen duena, Malin.Kide nagusia, IbrahimAgAlhabib (“Abraybone” ezizenez ezaguna) bere aitaren hilketaren lekuko izan zen lau urte besterik ez zituela, 1963ko erreboltetan. Ordutik, bera eta bere familia erbestean bizi izan dira.Bere moduko beste gazte batzuekin bat egin zuen eta, armak hartu beharrean, gitarrak elektrikoak fabrikatzen hasi ziren. Horrela hasi zen lehen akordeak jotzen. Musika grabatzen zuten kaseteetan, eta bolbora baino bizkorrago hedatzen ziren basamortuan zehar.The Radio TisdasSessionsizeneko diskoa grabatu zuten 2002an, beren karrerako lehena, eguzki-energia erabiliz.

Orain, beren blues eta rock musika planeta osotik dabil;basamortuko musikaren aitzindariak dira.Jaialdi, estadio eta auditorioak betetzen dituzte.Gaurkoan, baina, Arizona klub txikian jo dute.Tinariwenekin batera emandako urteetan, dozena bat musikari inguru izan dira taldeko kide; emakumeak ere izan dira tartean, hala nola Mina WalletOumar abeslaria. Gainera, talde berri askoren bultzatzaile izan dira.Batetik eta bestetik ere jazarpena jasan dute:Gadafi koronela Libian, yihadistakSahelen, independentistak Malin? hango eta hemengo gobernu, militar eta kolpistak.

“Musikarik gabeko mundu bat?”, pentsatzen du Tinariwen taldeko gitarra-jotzaileak.“Kondenarik handiena litzateke!” esan du, amaitzeko.Egitekoa argi dute:Gaur ikus-entzuleen artean dauden arima galdu horiek entretenitzea, kontsolamendua ematea, hemen, musika eta poesia odolaren eta uraren pare isurtzen eta sentitzen diren herri honetan.