BELAUNALDI gazteakLaboaren ahotsean, ereserkibilakatuta, herrikoiakdiruditen poemetan kamuflatutajaso du Joxean Artze poetarenlana. Horren adibide dira Txoriatxori, Gure Bazterrak, Martxabaten lehen notak edota Ama hilzaigu abestiak. Txakur Gorria irudiaeta hitza lantzen duen sorkuntzakolektiboak eskertze keinu xumebat eskainiko dio iaz utzi gintuenpoetari. “Gozamenerako eta esperimentaziorakoemanaldi bat sortudugu, Artzeren obratik abiatuta”,nabarmendu dute taldeko kideek.

H-Artzetik: poesia musuzapietanemanaldia Bilbao Poesia programarekinelkarlanean plazaratuko da,hilaren 20an. Bidebarrieta kulturguneaeta Loraldiaren arteko kolaborazioarenemaitza da ikuskizuna,Poesiaren Munduko Egunarenkarietara eskainiko dena. Loraldiajaialdiaren bidez jaso zuen TxakurGorria kolektiboak Artzeren ingurukoikuskari bat egiteko gonbita,eta zeregin horretan buru-belarrijarri ziren Malen Amenabar,Mariñe Arbeo, AneLabaka eta NereaIbarzabal, TxakurGorria kolektiboaosatzen duten lausortzaileak.

BI GARAIEN ARTEKO ZUBI Heriotzakhurbildu ditu sortzaile gaztehauek Artzeren bizitzara. Izan ere,zubi bat eraiki nahi izan dute bigaraien artean. Hala, “Artzerenmundutik hartzera” ausartuko diraeta gaurko begiradan islatuko dutehorren berritzailea izan zen artistarenunibertso poetikoa. “Sorkuntzaprozesu kolektibo baten bidez,poeta eta bere obra ezagutu etagaur egungo gure galbahetik igaroondoren egindako kontaketa izangoda”, zehaztu du Amenabarrek.Emanaldia ordu betekoa izango daeta, bertan, diziplina ezberdinakelkartuko dituzte. “Artzeren poemeneta gureen errezitaldia, zuzenekomusika, arte plastikoak, ikusentzunezkoproiekzioa eta abarhartuko ditu barne ikuskizunak”,jakinarazi du Arbeok. Emanaldian,Peru Galbete musikariak ere hartukodu parte.

Sorkuntza kolektibo honen atzetiklan handia dagoela argitu dute TxakurGorria kolektibotik. Lehenik,Artzek argitaratutako obra osoa bildueta elkarren artean banatuzuten. Bakoitzari bizpahiru liburuirakurtzea egokitu zitzaion eta, hortik,poemarik esanguratsuenak edogustukoenak hautatu zituzten,banaka. Ondoren, denak elkartu etahortik nolabait elkarren artean jostekomodua bilatu zuten. “Bere ibilbidean,Artzek izan zuen garai batzeinetan bere sormen erritmoak ezzion uzten poemak patxadaz ordenatzen.Poemak lurretik eta etxeanzehar barreiatuta izaten omenzituen, osotasunari antolaketa egokiaeman arte. Guk ere poemakhorrelaxe ordenatu ditugu, lurreanipinita, lotura posibleak hobetoikusteko”, azaldu du Labakak. Poemakaukeratzerakoan, bakoitzarenekarpenak mantentzen saiatu dira,“Artzeren obra guztiek gutxienekopresentzia bat izan dezatenikuskizunean”.

‘TXORIA TXORI’ ABESTIA Sorkuntzakolektiboan oinarrituta, irudiaeta testua landu baino, irun egitendute, xehetasun eta esanahi guztiakondo lotuz, emaitzari koherentziaeta kohesioa emateko.Horrela ikusten daegitasmoaren titulu etaazpitituluan ?H-Artzetik:poesia musuzapietan?.

“Emanaldian bertan zentzua hartuko duen anekdota batetikdator azpititulua”, argitu dute.Izan ere, bere ikerketaren osteanjakin dutenez, Txoria Txori abestiarenhazia Donostiako tabernabatean dago. “Taberna honetakojabeek beraien musuzapietan esaldiakjartzeko ohitura zeukaten, etahorietako bat Artzeri eskatu zioten.Berak poema bat idatzi zien. Gerora,Mikel Laboa joan omen zentaberna hartara, eta musuzapikoArtzeren testua hainbeste gustatuzitzaion, kantu bihurtu nahi izanzuen. Hortik sortu zen Txoria txori”,jakinarazi dute Txakur Gorriakolektiboko kideek.

Ikerketaren ondorioz, Artzerenpoemak era guztietakoak zirelajakin zuten. “Poesia bisuala, fonetikoa,kritika soziala, liburuaobjektu artistiko bezala aurkeztea,irakurlearen parte-hartze bilatzea?.

Denetariko helburuak dituArtzeren sorkuntza poetikoak”,nabarmendu du Nerea Ibarzabalek.Izan ere, poesia komunikazio bidebat dela argi dago. “Bere poemakirakurri ahala, uneoro jaso ditugubere mezuak, batez ere beresorkuntzaren bigarren arotik aurrerakolanetan. Gustura irakurri dituguArtzek gizarteari, heriotzari etabizitzari edota maitasunari buruzidatzitakoak”.