Garazi Etxabururen kultur gomendioak

24.05.2021 | 09:15
Garazi Etxaburu

Ondarroan jaioa 1993an, hiru urte zituela hasi zen dantza ikasten herriko dantza eskolan. Ondoren, Gasteizko Jose Uruñuela dantza kontserbatorioan amaitu zituen erdi mailako dantza ikasketak. Bere ibilbide profesionala Dantzaz konpainian hasi zuen 2012an. 2016an Baltic dance Theatren (Gdansk, Polonia) jarraitu zuen bere ibilbidea. Bertan, bakarlari eta zuzendari laguntzaile bezala aritu zen. Diaghilev Art jaialdian ere dantzatu zuen, San Petesburgoko Hermitage museoan. 2017tik LASALA konpainian ari da lanean dantzari bezala. 2020an Jose Pablo Arriaga eskultorearekin batera Oihalezko Teilatua pieza estreinatu zuen. Ondarroa, Zumaia eta Markinako dantza eskoletan ere irakasle bezala lanean ari da gaur egun, dantza garaikide eta dantza klasikoko irakasle bezala.

Abesti bat:

'Oreinak' (Anari)

Musika talde bat:

Vetusta Morla

Dantzari bat:

Sylvie Guillem

Liburu bat:

'Amaren eskuak'

Film bat:

'Erlauntza'

Kontzertu areto bat:

Gazteszena (Egia, Donostia)

noticias de noticiasdenavarra